ULMAko langileek afaria eta dantzaldia egin zuten Astigarragako Astarbe sagardotegian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAko langileek afaria eta dantzaldia egin zuten Astigarragako Astarbe sagardotegian

Apirilaren 20an 40 lagun joan ziren Astigarragako Astarbe sagardotegira
ULMAko langileek afaria eta dantzaldia egin zuten Astigarragako Astarbe sagardotegian
2018/05/04

Ostiral arratsaldean autobusa hartu eta Astigarragara bertaratu ziren ULMAko langileak. Debagoienean ibilbidea hasi eta Goierritik pasa ondoren sagardotegira iritsi zen autobusa. Afariko jan-edanak egin ondoren, Errebal taldearekin dantzaldia egin zuten. Irteera hau euskara planaren barruan ULMAko motibazio taldeak antolatu zuen. Parte hartzaileek giro ederrean igaro zuten gaualdia.