• Ulma Taldea

ULMA taldeak Begira aldizkariaren Online bertsioa jarri du abian.

2012/11/29
Joan den azaroan BEGIRA aldizkariaren bertsio digitala estreinatu zen. Webgune honek ULMA Taldeko bazkide eta langile guztientzako gaurkotasuneko atari izan nahi du. Begira Online inprimatutako aldizkariaren filosofia berberarekin sortu da: Negozioei, ULMA Taldeari oro har, Fundazioari eta Sustapen Berriei buruzko gaurkotasuneko informazioa denbora errealean ematea. Sarbidea irekia da orrialde honetatik: www.begira.ulma.com.

2012. urtean aldizkariaren 10. urteurrena betetzen da, eta urteurren horrekin bat eginez, Marka, Komunikazio, EES eta IKT arloaren ardurapean, Begirak online bertsioa estreinatu du www.begira.ulma.com orrialdearen bidez. Helburu nagusia hauxe da: aldizkako informazioa ematea ULMA Taldeko Negozioen gaur egungo gaiei buruz, bertako sustapenei buruz eta ULMA Fundazioaren proiektuari buruz. Komunikazio tresna berri honek informazio eguneratua, iritziak eta kolaborazioak biltzen ditu, eta erabiltzaileei elkarreragiteko aukera ematen die twitter eta facebook kontuen bitartez. Gainera, orrialde nagusiak zuzeneko sarbidea ematen du ULMA Taldeak eskuragarri dituen sare sozial nagusietara: linkedin, vimeo, youtube eta abarretara. Era berean, aipatutako plataforman sortzen diren albisteak jaso nahi dituztenek Begira Online-ra harpidetu ahal izango dira beren RSSen bidez.

Begira aldizkariaren online bertsio berri honen xedea honako hau da: lehendik sendoturik dagoen paperezko bertsioarekin batera garatzea. Euskarri mota da bi bertsioak bereizten dituena, izan ere, online bertsioan gaurkotasuneko gaiak berehala argitaratzen baitira. Gainera, informazioaren tratamendua interneterako egokituta dago: testu labur irakurterrazak, eduki grafiko handia (argazkiak, bideoak…) eta erabiltzaileekin elkarreragiteko aukera. Paperezko Begira aldizkariak, berriz, gure Negozioetako gaurkotasuneko gai garrantzitsuenak erakusten jarraituko du, baina edukiak gehiago garatuz.

Kolaborazioak.

Begira Online aldizkaria bazkide eta langileei komunikazio kanal berri bat eskaintzeko xedez sortu da. Informazio guztiak gaurkotasun zorrotzez argitaratzen dira, sortzen diren une berean. Proiektu hau aurrera ateratzearen arduradun den Marka, Komunikazio, EES eta IKT arloak Negozioetako Komunikazio eta Marketin Departamentuekin dihardu lankidetzan, eta horien erantzukizuna izango da site berri honetan beren enpresa errealitateetako gaurkotasuneko gaiak idatzi eta argitaratzea. Argitaratutako albiste guztiak modu ordenatuan biltegiratzen dira plataforman. Site-aren home edo orrialde nagusian, beti egongo dira ikusgai sortutako azken 7 albisteak. Era berean, albiste guztiak taldeka sailkatuz doaz “Gaurkotasuna" fitxaren barruan, eta horrek aukera ematen du, esate baterako, Negozio zehatz batek argitaratutako albiste guztiak arin eta erraz eskuratzeko. Abantaila horrek aukera ematen die Negozioei RSS bidez beren albisteak sistematik kargatzeko beren site edo infranetetan; hala, egin beharreko lana arindu egiten da eta albiste bat hainbat hedabidetan argitaratzen da tresna bakar batetik abiatuta.

Plataforma eta edukiak.

Edukiak gestionatzeko erabiltzen den sistema Plone da, hau da, edukiak arin eta erraz eguneratzea ahalbidetzen duen teknologia bat. Sistema hori ezartzeko, Codesyntax enpresaren laguntza izan dugu. Online aldizkariaren edukiak, forma eta estiloa paperezko aldizkaritik datoz, izan ere, site-aren atalak Begiran izan ohi ditugun berberak dira: gaurkotasuna, elkarrizketak, erreportajeak, editorialak etab. Gainera, bertsio honek Hemeroteka edo Paperezko Edizioa izeneko atal berria dakar. Bertan, Begira aldizkariaren paperezko edizio guztiak aurkitu ahal izango ditugu. Hasierako orrialdean, halaber, erabiltzaileei aukera ematen zaie atal berrien, aztergai berrien eta abarren gainean beren hobekuntza proposamenak eta iradokizunak bidaltzeko. Gaurkotasuneko atari honetako eduki guztiak euskaraz eta gaztelaniaz editatzen dira. 2013. urtetik aurrera, eta mailaz maila, gure filialek dituzten informazio korporatiboko beharrei erantzungo dieten bertsio berriak txertatuz joango gara.

 

Plataformaren abantailak

• Gaurkotasuna eta berehalakotasuna.

• Zabalkunderako gaitasun handiagoa.

• Norabide askoko komunikazioa.

• Web bidezko sarbidea edozein lekutatik interneten bitartez.

• Mantentze kostu txikia.

• RSS bidezko bazkidetza.

• Interakzioa sare sozialekin

 

Online atalak

• Albisteak eta gaurkotasuna

• Erreportajeak

• Elkarrizketak

• Editoriala

• Hemeroteka

ULMA taldeak Begira aldizkariaren Online bertsioa jarri du abian.

Begira Onlineren site berriaren orrialde nagusia.