ULMA Taldea
ULMA Taldeak lankidetzan dihardu Vicente Ferrer Fundazioarekin etxebizitza berriak eraikitzeko
2004. urteaz geroztik, ULMA Taldea Vicente Ferrer Fundazioarekin konprometituta dauden enpresen sareko kidea da. GKE ezagun honen helburua Indiako hegoaldean dagoen Andhra Pradesheko komunitate behartsuenen bizi baldintzak hobetzea da.
ULMA Taldearen Laneko Segurtasun eta Osasunaren Arloa
Gaur egun, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Arloa Arloko arduraduna den Iñaki Igarzabalek, Lan medikua den Anabel Luengok, Enpresako EUDak diren Maite Elguerok eta Mirari Malbadik eta LAPeko teknikaria den Aitziber Camposek osatzen dute.
Izan Osasuntsu, ULMA inguruneko Osasunaren Sustapenerako programa
Lantokian osasuna sustatzeak hainbat ekimen praktikan jartzea esan nahi du, lanean diharduten pertsonen osasuna hobetzeko eta languneetan bertan nork bere osasunaren kontrola areagotzeko.
Sustapen Arloa ULMA Taldean
Sustapen Arloak Talde mailako arloetan parte hartzen du sustapen politika definitzeko, ULMA Taldearen Negozioen Zorroa definitzeko eta ezartzeko tresna gisa.
ULMA Taldearen Marka eta Komunikazio Esparru Korporatiboa
Taldearen komunikazio eta irudi politika ULMA Taldearen Antolamendu Proiektuan zehaztuta dago eta honako hauetan gauzatzen da: harreman instituzionalen eta kanpo zein barne komunikazioaren kudeaketan eta koordinazioan, eta ULMA Markaren erabileran eta babesean.
ULMA Taldearen finantza arlo korporatiboa
ULMA Taldearen Finantza Arloa ULMA Taldea modu ez ofizialean martxan jartzearekin bateratsu sortu zen, 1986. urtean. Artean Taldeko Departamentu Zentralak gaur egun ezagutzen ditugun bezala egituratu barik zeudela, zerbitzu hura ULMA Construccioneko Finantza Zuzendaritzatik ematen zen. Jose Luis del Campo izan zen Taldeko lehenengo finantza arduraduna. Gerora, Jose Ramon Anduaga, Jokin Ugarte eta Kepa Salaberria aritu dira karguan.
ULMA Taldeko Departamentu Zentralak; lankidetza eta zerbitzua negozioetarako.
Begira aldizkariaren hurrengo zenbakietan, erreportaje sorta bat argitaratzeari ekingo diogu. Erreportajeon bitartez, ULMA Taldearen alor korporatibotik eskaintzen diren zerbitzuak eta Negozioekin batera lantzen diren proiektuak ezagutaraziko ditugu. Lan Batzorde Korporatiboak eta lantzen ari diren proiektuak aurkeztuz joango gara. Oraingo zenbakian landuko dugun ikuspegi orokorrean, ikusiko dugu Taldeko Departamentu Zentralak nola egituratzen diren, nork osatzen dituen, zelako zerbitzu karta eskaintzen duten eta gaur egun zer batzorde korporatibo dagoen.
ULMA taldeak Begira aldizkariaren Online bertsioa jarri du abian.
Joan den azaroan BEGIRA aldizkariaren bertsio digitala estreinatu zen. Webgune honek ULMA Taldeko bazkide eta langile guztientzako gaurkotasuneko atari izan nahi du. Begira Online inprimatutako aldizkariaren filosofia berberarekin sortu da: Negozioei, ULMA Taldeari oro har, Fundazioari eta Sustapen Berriei buruzko gaurkotasuneko informazioa denbora errealean ematea. Sarbidea irekia da orrialde honetatik: www.begira.ulma.com.
4.000tik gora menu osaasungarri zerbitzatu dira, “11 jatetxe 11 menu osasungarri” kanpainak iraun duen 11 asteetan.
ULMA Taldeak, bere jarduera esparruaren barruan, bukatutzat eman du 11 aste iraun duen Menu Osasungarriak kanpainaren sustapena. Ekimena kanpainari atxikitako Jatetxe Itunduetan burutu da.
ULMA taldeko langileei zuzendutako Menu Osasungarrien kanpainia luzatu dugu
2012rako ULMA Fundazioak antolatu dituen ekintzen artean, elikadura osasungarriari buruzko kontzienziazio kanpaina luzatu du. Dagoeneko 11 jatetxe kontzertatu bat egin dute kanpainarekin.