• Ulma Piping

ULMA Pipingek Forjas de Lazkano erosi du

2011/07/01
ULMA Pipingek Forjas de Lazcao erosi du, eta hemendik aurrera ULMA Lazkao Forging deituko da. Langile guztiak mantentzeaz gain, guztira 38, merkatuan egoten jarraituko du eta, ULMA Pipingekin batera, presentzia handiagoa eta nazioarteko kokapen hobea lortuko dute.

Enpresaren egoera zailaren ondorioz, azken urteetan Sistemas Forjados de Precisión (SFP) taldearen barruan zegoen Forjas de Lazcano ixteko arrisku bizian zegoen. Azkenean ez da horrelakorik gertatu. ULMA Talde Kooperatiboko kidea den ULMA Pipingek SFP erosi du, eta ia segurutzat jotzen zen desagerpena saihestu du. Ekintza horri esker, orain dela hilabete batzuk lanik gabe  geratzeko arriskuan zeuden lazkaotar askok beren lanpostuei eustea lortu dute. ULMA Lazcano Forging, lanpostuak mantentzeaz gain, enpresa biziagoa izango da ULMA Pipingekin batera, lehiakorragoa eta merkatuan hobeto kokatua. Duela zenbait hamarkadatatik hona, ULMA Pipingek Bridak eta Forjako Osagarriak fabrikatzen ditu energiaren sektorera zuzendutako hoditeriarako. Halaber, Forjas de Lazcano ere Bridak fabrikatzen aritu zen, baina gerora jarduera horri utzi zion, urteetan zehar bide luzea egin badute ere Briden munduan, material bereziei buruz jakintza
bikaina izateaz gain. ULMA Lazkao Forgingeko eta ULMA Pipingeko oinarrizko produkziorako makineriak bateragarriak eta osagarriak dira eta, horrenbestez, emaitza gehiago eta hobeak lortuko dituzte.

ULMA Pipingek Forjas de Lazkano erosi du