• Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek Eroskirentzat garatutako plataforma logistikoa automatizatu du; aitzindari da Europan.

2015/04/08
ULMA Handling Systemsek garatutako proiektua Europako plataformarik berritzaileenen top ten-ean dago, eta botilen eskariak automatikoki prestatu ditzakeen lehenengoa da, azken belaunaldiko teknologiei esker.

EROSKI aurrera egiten ari da bere plataforma logistikoak prozesu automatizatuetara aldatzeko prozesuan, 2016 Plan Estrategikoaren barruan. ULMA Handling Systemsek Mondragon Unibertsitatearekin (MGEP) eta Teknikerrekin lankidetzan garatutako instalazio logistiko berriek Europan sektorearen abangoardian dagoen teknologia daukate, eta gaur egun plataforma logistikoak kudeatzeko dagoen prozesu automatizatuaren erakusle gorena dira.

Planta berritzailearekin, kontsumoko kooperatibak bere eredu logistikoa eraldatu eta eredu iraunkorragoa eta eraginkorragoa lortu du, dendek behar dituzten produktuen eskariak sortzeko modua berrasmatu egin delako. Gertaera horri esker, plataforma Europako plataformarik berritzaileenen top ten-ean dago, eta botilen eskariak automatikoki presta ditzakeen lehenengoa da, azken belaunaldiko teknologiei esker. Instalazioek, aldi berean, plantan lan egiten duten pertsonek manipulatu beharreko kargen pisuaren %70 eta bolumenaren %50 murriztea ahalbidetzen dute, lanpostuak kualifikatzen ditu, eta gainera kostu logistikoak murrizten ditu, kontsumitzailearen mesedetan.

Instalazioa modernizatuta, plataforma logistikoa “lean” industri prozesuak dituen planta baten moduan kudeatzen da, eta, horrenbestez, pisuaren %70en gestioa automatizatzea lortu da, egunero plataformatik igarotzen den 2.000 tona inguruko zirkulazioa. Bolumenari dagokionez, planta logistiko berriak EROSKIk ULMAk garatutako instalazioetan egunero banatzen dituen pickingeko 140.000 kaxen %50 modu automatizatuan kudeatzen du, hau da, 4.000 kaxa orduko.

Kooperatibak 40 milioi euro baino gehiago inbertitu du instalazio berrietan, eta bertan 400 pertsonak egiten dute lan, 26 hipermerkatu eta 325 supermerkaturi zerbitzua emateko.

EROSKIko lehendakariak instalazioen izaera aitzindaria nabarmendu du, erreferentzia baitira sektorean Europan, eta zera azpimarratu du;

“Plataforma berriarekin logistikaren eremuan lortu den optimizazioaren garrantzia da funtsezko urratsa dela kooperatibaren prozesuen barne eraginkortasuna hobetzeko helburuan. Dendei behar duten zerbitzua ematea ahalbidetzen du, eta horrek onura gehiago ekartzen dizkie bezeroei, aukera zabalagoak eta prezio hobeak daudelako, arintasun, malgutasun eta kostu operatiboen murrizketa handiagoari esker”.

Agustin Markaide
Eroskiko lehendakaria


 

Berrikubtza petoa

ULMAk garatutako automatizazio sistemak merkantzia jasotzen den deskarga kaietatik jaso eta biltegiratzea ahalbidetzen du, ia manipulatu gabe.
Eskarien prestaketa ere –picking–, modu automatizatuan egiten da, eta prozesu guztiak kudeatzen dituen garapen informatiko sofistikatuak denda bakoitzaren eskariak prestatzea lortzen du, establezimendu bakoitzean produktua kokatzeko duen hurrenkerari jarraituta; ondorioz, produktua errazago birjartzen da, eta prozesu logistiko osoa optimizatzen da, plataforman merkantzia hartzen denetik apalategietan jartzen den arte.
Finean, sistemak denden eskariak jaso, biltegiratu eta prestatzeko prozesuak modu automatikoan egitea ahalbidetzen du, eta 1.100 produktu desberdin ere kudeatzen ditu, banan-banan errekonozituta, EROSKI denda bakoitzaren eskariak osatzeko, produktuen ezaugarrien beraien arabera optimizatutako hurrenkera bati jarraituz (pisua, neurria, hauskortasuna…), establezimendu bakoitzaren planoaren arabera duten kokapenaren hurrenkerari jarraituz, eta kasu bakoitzean baimendutako paleten gehienezko pisuari eta altuerari jarraituz.

Europako lehen plataforma logistikoa, bere prozesu automatizatuetan botilen kudeaketa sartu duena

Proiektuan ezarritako soluziorik abangoardistenen artean denden eskariak prestatzeko fasean garatu den robotizazio berritzailea, horren ondorioz, EROSKIren plataforma logistikoa Europan lehena delarik bere prozesu automatizatuen artean botilen kudeaketa sartzen. Prozesu teknologiko berritzaile propioa, ULMA Handling Systemsek diseinatu eta garatu duena, eta bere zailtasunaren muinean dago edari gehienek oinarri tronkonomikoa dutela, eta denden eskariak asetzeko paleten produktu anitzeko mosaikoan beste produktuek baino portaera okerragoa dutela orekatzeko eta doitzeko.
Halaber, despaletizatzeko prozesu automatizatu bat ezarri da, baita produktuek planta logistikoan jarraitzen duten barne zirkuituetarako ere, sorter baten bitartez (sailkatzeko sistema automatikoa), edo bitarteko biltegiraketak egiteko –kaxen eta sekuentziazioaren araberako biltegiratzea– , dendaren eskariak prest edukitzeraino. Onura nagusien artean nabarmentzen dira produktuen manipulazioan bertan lortutako hobekuntzak, produktibitatea hobetzea, akatsak murriztea, zerbitzua estandarizatzea, kostu operatiboak murriztea… Gainera, planta logistikoko langileen lan baldintzak ere nabarmen hobetzen dira, eskuzko prestaketak eskatzen zuen esfortzu fisikoa nabarmen murriztu delako, izan ere, eskariak prestatzeko pertsona batek egunero 8.000 kilo manipulatu behar zituen.

ULMA Handling Systemsek Eroskirentzat garatutako plataforma logistikoa automatizatu du; aitzindari da Europan.