ULMA Forja, S. Coop. 50 urte elkarrekin (1962-2012) — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Forja, S. Coop. 50 urte elkarrekin (1962-2012)

Historia 1962. urtetik dator. Urte hartan GAITU sortu zen, hasierako sustatzaileen abizenen lehenengo letrarekin osatutako izena daramana (Guridi, Ayastuy, Irizar, Telleria eta Urcelay). 50 urteko bizitza honetan enpresak aldaketa ugari jasan ditu, bai izenari dagokionez, (ENARA bihurtu zen 1967an, eta azkenean ULMA Forja hartu zuen forma juridikotzat, 1995ean), bai lan egiteko moduari dagokionez.
ULMA Forja, S. Coop. 50 urte elkarrekin (1962-2012)
2012/11/29

Honela diote zenbait bazkidek…

MIGUEL ANGEL LASAGABASTER

Miguel Angel ULMA Piping-eko beteranoetakoa da. Garai bateko ENARAn hasi zen lanean, 1971. urtean. Hauek dira bere bizipenak:

“Garai hartan zegoen giroa lan asko egitekoa zen, laguntasun handikoa. Lan kargari dagokionez, gorabehera askoko urteak izan ziren. Egin beharreko lan orduak egiten ziren, eta zenbaitetan batere kobratu gabe.

Lan egiteko modua errotik aldatu da.

ULMA Taldeko parte izatera iritsi arte, hainbat krisi igaro genituen. 1992. urtean neu ere birkokatuta egon nintzen. Une bat egon zen non kartilak zeroan geratu ziren, are negatiboan ere, eta etxetik diru ekarri behar izan genuen… Sakrifizio asko egin behar izan genuen kooperatiba aurrera ateratzeko. Gaur egun pentsaezina litzateke sakrifizio maila horretara iristea.

Jendea gaur egun baino elkartuago zegoen. Gaur egun indibidualismo handiagoa dago. Gizarte aldatu egin da, eta gu berarekin aldatu gara. Partaidetza espiritua galdu da, kooperatiba batean partaide izatearen harrotasuna.

Lan egiteko modua errotik aldatu da. Inbertsio asko egin da merkatuaren beharrei aurre egiteko. Faltan botatzen dudana da “diziplina” pixka bat lan egiteko orduan. Goiko arduradunei buruzko errespetua pixka bat galdu da.

Nik 50 urteoi buruz egin dezakedan balorazioa positiboa da. Hainbat urte on izan ditugu eta, berez, aurreikuspenak ere onak dira. Urte txarrek geure burua indartzeko balio izan digute, eta espero dut berriro ere prest egongo garela etorkizunean etor daitezkeen garai txarretarako.

Ilusioa eta lan egiteko gogoa ezinbestekoak dira honek funtzionatzen jarraituko badu”.

ANDER MOYUA

Denboran 20 urte aurrera egin eta beste belaunaldi baten bizipenak ezagutuko ditugu. Ander 1991. urtean hasi zen ULMA Piping-en lan egiten eta, ia ohartu gabe, 20 urte daramatza gure artean:

“Ni forjan hasi nintzenean ia e zegoen gazte jenderik, eta aldi baterako langileak oso gutxi ginen. Aldi baterako langilearen eta bazkidearen arteko aldea oso markatuta zegoen; uste dut gaur egun diferentzia gutxiago dagoela.

Sentimendu kooperatibistak existitzen jarraitzen du, baina zoritxarrez hondar kutsua-edo hartu du.

Lanaren berezko baldintzak eta forja batek esan nahi duenaren ingurunea, hau da, udako beroa, neguko hotza, zarata, esfortzu fisikoa… oso gogorrak dira. Baina 20 urteotan niretzat gogorrena istripuak zian dira, bai norberak sufritutakoak bai lankideenak, batez ere horietako laneko istripuan galdu izana.

Nire iritzia da kooperatibaren sentsazioa galduz joaten dela kooperatiba handitzen den heinean; gaur egun sentimendu kooperatibistak existitzen jarraitzen du, baina zoritxarrez hondar kutsua-edo hartu du.

Balorazioa positiboa da, bahintzat ni ezagutu ditudan 20 urteotakoa, askoz baldintza kaskarragoetan hasi bainintzen lanean, ingurune zikin eta zaratatsuago batean, 100 langile inguru zituen kooperatiba batean. Gaur egun sektorean askoz sendotuago gauden enpresa gara, puntako instalazio batzuekin eta 300 langile inguru dituen plantillarekin.

Etorkizuna ongi ikusten dut. Epe laburrera uste dut aurreikuspenak oso onak direla, badirudi merkatua egon badagoela. Arazoa batzuetan izaten da olatuari nola heldu… gainean ibiltzea edo barruan estropezuka ibiltzea… baina badirudi olatua egon badagoela”.

PILI DE BLAS

Pili enpresa honen historiako lehenengo emakume forjatzailea da. Gizonek menperatutako forja bezain ingurune gogor batean, beteranoek harrera ona egin zioten. Honela diosku:

“ULMA Forjan 2004. urtean hasi nintzen lanean. Prentsetan sartu zen lehenengo emakumea izan nintzen. Nik beldur handia neukan, batez ere beteranoek egingo zidaten harrera zela eta. Forjako sekzioa beti gizonezkoen eremua izan da, eta emakume baten presentzia, “gizonen lan hori” egiten, arraro samar geratzen zen. Sorpresa atsegina hartu nuen, oso harrera ona egin zidatelako, guztiek. Ez nuen espero. Horri dagokionez, pozarren nago.

Sorpresa atsegina hartu nuen, oso harrera ona egin zidatelako, guztiek.  Ez nuen espero. Horri dagokionez, pozarren nago.

Nik kooperatibismoa enpresa honetan ezagutu dut. Sozietate anonimo batean lan eginda nengoen, eta funtzionatzeko moduan egundoko aldea dago. Kooperatiban elkartasuna dago, ahalegin komunak, enpresaren alde egiten direnak.

Gizonak ere sekzio berean lan egiten du. 22 urte daramagu ezkonduta, eta elkarrekin lan egiten dugu. Batzuetan 24 ordu ematen ditugu elkarrekin. Ongi moldatzen gara, baina okerrena izaten da batzuetan lana etxera eramaten dugula.

Nik lan asko ikusten dut aurrean, etorkizuna ongi ikusten dut. Tona asko atera beharra dugu. Uste dut komertzialak lan asko ekartzen ari direla, eta 2013. urtea ona izango dela espero da.

Egoerak horrela jarraitze nahi dut, proiektuari pixkana aurrera eginez, eta egiten dakiguna egiten jarraituz.

ULMA Forjan emandako urteei buruz egin dezakedan balorazioa positiboa da. Desio bat eskatu behar banu eskatuko nuke negozioa konstanteagoa izatea, hainbat gorabehera, on zein txar, izan gabe.

JAVI CONDE

Javi ULMA Piping-eko azken belaunaldietakoa da. Hau da bere esperientzia:

“Ni 2006ko ekainean hasi nintzen ULMA Forjan. Negozioari dagokionez, trantsizio garaia zen hura. Estrategi aldaketaren hasiera izan zen, EPC proiektuetarako lan egitea ekarri zuena. Eta horrek ekipamenduak ekarrarazi zituen, lan egiteko modu berri bat eta antolamenduko aldaketa sakonak.

Giltzarrietako bat aldaketara etengabe egokitzea da.

Balio eta ezaugarri kooperatiboei buruz ez nekien gauza handirik. Niretzat erakundea “bizitzeko” modua oso aldaketa handia izan zen, organo sozialetan parte hartzea eta bazkideen erantzukizuna erabakiak hartzeko orduan.

Halabeharrez, balio kooperatiboak desberdin ikusten dira garai oparoetan edo krisi garaietan. Orain are beharrezkoagoa da balio horiek berrestea, ahalegin askorekin batera, enpleguak, enpresa eta ingurunea mantentzea ahalbidetzen dutelako.

Beharbada nik bizi izan dudan esperientziarik bereziena gure enpresaren sorreraren 50. urteurrenaren ospakizuna izan da. Data seinalatua izan da, ekitaldi ahaztezina, antzinako bazkideekin, kide berriekin eta are kooperatibaren zenbait fundatzailerekin oso une bereziak konpartitzeko balio izan zuena, eta, izan badaiteke, are kontzienteagoak izan ginen gaur egungo egoera ezinezkoa izango zela hainbat belaunaldiz beste jende askok jarritako grina eta esfortzuagatik izan ez balitz.

Enpresak bizirauteko giltzarrietako bat aldaketara etengabe egokitzea da. Dinamismo hori ez dago kontrajarrita balio kooperatiboak mantentzearekin, horiek, berrikusi behar izan badira ere, urte hauetan guztietan balio dutela erakutsi baitute".