• Ulma Taldea

ULMA eta pandemia

2021/07/14
Hilabete gogorrak eta zailak izan dira, eta pandemiak gure balio kooperatiboen aurrean jarri gaitu. Gaur, urte eta erdi geroago, talde gisa indartuta atera garela esan dezakegu, elkartasunaren eta egikera onaren etsenplua emanez. Eskerrik asko ULMAko kide guztioi egoera honetan laguntzeagatik, izan ere, horri esker eutsi diogu jarduerari lan ingurune seguru batean.

COVID BATZORDEA ETA ULMAKO JARDUERA PROTOKOLO OROKORRA

Hasieratik, Koronabirus Batzorde bat ezarri genuen ULMA Taldean, egoeraren jarraipena egiteko eta beharrezkoak ziren prebentzio jarduerak koordinatzeko. Gure kooperatiba guztietako pertsonek osatuta, barne aholkulariekin, eta osasun agintariekin koordinatuta, egoeraren bilakaera aztertzen eta protokoloak eguneratzen jardun zuen. Koronabirus Batzordea ULMAko kide guztien osasuna ahalik eta gehien babesteko sortu zen, agintari eskumendunek emandako jarraibideak betetzeko eta jarduera osagarriekin osatzeko, beharrezkotzat jo baitziren birusaren hedapena kontrolatzeko eta jarduera industrialaren jarraipena bermatzeko. Arau eta jarraibide horiek guztiak ULMAren Jarduera Protokolo Orokorrean zehaztu ziren, eta ULMAn lan egiten dugun pertsona guztiek bete behar izan dituzte, baita gure instalazioetara sartzen diren kanpoko langileek ere.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi

ULMA eta pandemia