Susana Unzurrunzaga, 45 urte ULMAn lanean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Susana Unzurrunzaga, 45 urte ULMAn lanean

ULMA Packagingeko Susana Unzurrunzaga ULMA Taldean bazkide aktibo gisa denbora gehien daramana da. 1972ko maiatzetik ULMAn.
Susana Unzurrunzaga, 45 urte ULMAn lanean
2017/03/28

Gure datuak zuzenak badira ULMAn 1972ko maiatzean hasi zinen lanean. Aurten 45 urte beteko dituzu gurean eta, horregatik, zu zara bazkide aktiboen artean denbora gehien daramana, ez bakarrik Packagingen, ULMA Talde osoan ere bai. Bazenekien?, Erretiroa noizko?

Ez nengoen guztiz ziur, baina, bai, susmoa banuen horrela izan zitekeela. Aurreko batean, erretiratzeko gutxi falta zaien beste lankide batzuekin berriketan eta kontuak egiten aritu ginen; eta ematen zuen ni nintzela Packagingen urte gehien zeramana.

Ez nekiena zen ULMA Talde osoan ere neu nintzela antzinatasun handienekoa. Eta jubilatzeari dagokionez, data 2018ko otsailaren bukaera izango litzateke, baina, aurre-jubilatzeko LagunArok ematen dituen laguntzekin, espero dut aurtengo uztailaren bukaeran izatea. Ikusiko dugu zer gertatzen den…

[...]

Erreportaje osoa ikusi