Omenaldi hunkigarria gure erretiratuei — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Omenaldi hunkigarria gure erretiratuei

Ekainaren 7an omenaldia egin zitzaien erretiroa hartu duten gure kideei. Guztion arteko adiskidetasun giroa izan zen nagusi. Aspaldi ikusi gabeko kideak ikusteko aukera zela tarteko, une hunkigarri asko izan ziren.
Omenaldi hunkigarria gure erretiratuei
2019/07/11

Jarduera hasteko, ongietorria eta aurkezpena egin ziren Taldeko auditoriumean. Iñaki Gabilondo zuzendari nagusiak eta Raul Garcia lehendakariak ULMA Taldearen gaurko egoeraren berri eman zuten, gizarte eta enpresa arloari dagokienez. Bisitak egin zituzten Negozioetara, eta han, enpresaren bilakaera zein izan den ikusi ahal izan zuten. Halaber, oraindik lanean ari diren kideak agurtzeko aukera izan zuten.

Amaitzeko, bazkaria izan zen Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Han, hainbat ekintza egin ziren: ULMAko erretiratuen omenezko aurreskua, Raul Garcia lehendakariaren hitzaldi laburra, horretarako argitaratutako bideoa, Iosu Igartuaren bertsoa (ULMA Construction), Aiko Taldearen emanaldia eta oroigarrien banaketa.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi