- Ulma Taldea
Omenaldi hunkigarria gure erretiratuei
2019/07/11
Ekainaren 7an omenaldia egin zitzaien erretiroa hartu duten gure kideei.
Guztion arteko adiskidetasun giroa izan zen nagusi. Aspaldi ikusi gabeko kideak ikusteko aukera zela tarteko, une hunkigarri asko izan ziren.
Jarduera hasteko, ongietorria eta aurkezpena egin ziren Taldeko auditoriumean. Iñaki Gabilondo zuzendari nagusiak eta Raul Garcia lehendakariak ULMA Taldearen gaurko egoeraren berri eman zuten, gizarte eta enpresa arloari dagokienez. Bisitak egin zituzten Negozioetara, eta han, enpresaren bilakaera zein izan den ikusi ahal izan zuten. Halaber, oraindik lanean ari diren kideak agurtzeko aukera izan zuten.
Amaitzeko, bazkaria izan zen Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Han, hainbat ekintza egin ziren: ULMAko erretiratuen omenezko aurreskua, Raul Garcia lehendakariaren hitzaldi laburra, horretarako argitaratutako bideoa, Iosu Igartuaren bertsoa (ULMA Construction), Aiko Taldearen emanaldia eta oroigarrien banaketa.
[...]
Erlazionatutako Albisteak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- "Azken urteetan hainbat lan egin dira herritarrak kotxea ahalik eta gutxien erabili eta mugikortasun jasangarri baten alde egiteko.Legealdi honetan ere bide horretatik jarraituko dugu, jasangarritasunaren alde apustu eginez."
- “ULMA Taldea pertsonek eraiki dugu, eta horrela beharko du izan etorkizunean ere”
- Azkar erreakzionatzea, erantzun irmoa artikulatzea, eta egoera horretatik irteteko modu bakarra “denok elkarrekin joatea” zela ulertzea, izan dira egoera honi aurre egiteko gakoak.