- Ulma Handling Systems
Maite Zabaleta, ULMA Handling Systems
| KIROLARI ETA MENDIARI LOTUTAKO BIZITZA BAT
Maite Zabaletaren bizitza osoa mendiari lotuta dago: familia, lana eta bere pasio handia, trail runninga, oinarrian mendiko xendretan lasterka ibiltzea duen kirol diziplina gogorra.
Maite orain dela 35 urte jaio zen Oñatin, Aretxabaletan bizi da, eta ULMA Handling Systemseko administrari lanetan dihardu, Oñatin. Kirol horri hainbeste eskaintzen dio, ezen bazkalordua aprobetxatzen baitu mendian barrena 10 kilometro egiteko, kooperatibaren inguruan. Eta egunero egiten du, “atseden aktiboko” egunean izan ezik. “Ohituta nago irten, kirola egin, bazkaldu eta, ondoren, berriro lanera joatera”. Zergatik? “Niretzat, betebeharra baino gehiago atsedena da. Deskonexioa da, buruan dudan guztia kentzea ahalbidetzen didana”, azaldu du.
[...]
Erlazionatutako Albisteak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- TALENTUAREN KUDEAKETA.“Enpresa barruan, barne sustapena bultzatzen saiatzen gara, beste motibazio bat daukaten, lanpostua aldatu nahi duten edo beste eginkizun edo erantzukizun batzuk beren gain hartu nahi dituzten pertsonek aukerak izan ditzaten..."
- Erakunde gisa, gure gogoaren oinarrian dago ingeniaritza integral moduan iraunkortasun etengabea segurtatzea