• Ulma Taldea

kooperatibak COVIDaren aurrean - Gerenteak

2020/12/22
Bederatzi Gerenteek COVID-19ak eragindako egoeran Negozioak nola dabiltzan azaldu digute, baita, epe ertainean izango duten egoera eta eragin maila ere.

.Nola erantzun dio Negozioak Covid-19tik eratorritako egoerari 2020. urte honetan?

.Eta 2021era begira, zer eragin eta intzidentzia espero da?

Jesús Urien
ULMA ADVANCED FORGED SOLUTIONSEKO GERENTEA

Pandemia indarka sartu da gure bizitzetan eta, zehatzago, gure Negozioetan. ULMA Forja S. Coop.en hasierako inpaktua urte hasieran sartu ziren eskariekin ”moteldu” zen. Mundu mailako krisia, eta gure sektorearena partikularki, hurrengo hilabeteetan gertatutako eskari jaitsiera  erabatekoarekin hasi zen igartzen.

Egitura, inbertsioak eta gastuak egokitu behar izan ditugu eta beheranzko ikuspegia duen lan egutegia egin. Hala ere, konbentzituta gaude egunero lan egiteko dugun jarrerak eta ondo egindako lanak palanka gisa funtzionatuko dutela zulo honetatik irteten laguntzeko.

Alberto Galdos
ULMA AGRICOLAKO GERENTEA

Urte hasiera bikaina izan genuen kaptazioei dagokienez, eta pandemiaren eraginak lan karga onarekin harrapatu gintuen lehen hiruhilekoaren bukaeran. Ildo horretan, ULMA Agricolako langileen portaera bikaina izan da, eta horixe da hain zuzen ere lehendabizi azpimarratu nahi nukeena, negozioarekiko eman duten erantzukizun lezioa eta agertu duten konpromisoa, alegia. Hurrengo hiruhilekoan segurtasun eza izan da nagusi: asmoak bai, ugari, baina bezeroek erabaki gutxi hartzen zituzten horien inguruan; azkenean, uda pasa ostean, proiektu horiek, stand by egoeran zeudela ziruditenak, berpiztu egin dira, eta horietako batzuk geure egitea lortu dugu, horrek ematen duen egonkortasunarekin, urte bukaerara arte gutxienez.

[...]

Erreportaje osoa ikusi

kooperatibak COVIDaren aurrean - Gerenteak