• Ulma Architectural Solutions

Iñaki Cerqueira. ULMA Architectural Solutions

2020/04/27
Iñaki Cerqueira, ULMA Architectural Solutionseko langilea, orain dela 20 urte baino gehiago hasi zen DJ jardueran, eta gaur egun musika ekoizlea ere bada.

| ERRITMO KONTUAK

96an hasi zen DJ lanetan, artean disc-jockeya izatea zerbait arraroa eta “frikien” gauza zela. Jende gutxi zegoen diziplina horretan, eta gizartean ez zegoen oso ondo ikusia… Arruntena da garai hartan musikan hasten ziren pertsonak punk edo rock talde batean hastea. “Jende askok uste duena uste duela, 90eko hamarkadan oso neketsua eta sakrifikatua zen disc-jockeya izatea, eta gaur egun, berriz, teknologia berriei esker errazagoa da, eta batez ere merkeagoa. Internetek asko erraztu ditu gauzak”, kontatzen digu.
Oñatiar honi musika jartzeko zaletasuna gazte-gaztetatik iritsi zitzaion.  Parrandan ateratzen zenean, DJen kabinetan egotea gustatzen zitzaion, eta diskoak nola nahasten zituzten ikustea. “Jendea kabinaren beste aldean disfrutatzen eta zure musikarekin ondo pasatzen ikustea  energiaz betetzen zaituen eta engantxatzen zaituen zerbait da”, ziurtatu digu.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi

Iñaki Cerqueira. ULMA Architectural Solutions