- Ulma Taldea
Haurrentzako tailerrak ekainean, Betaurrekoen bilketa solidarioa Senegalerako eta Mugikortasun elektrikoa ULMAn
Famili kontziliazioa: Haurrentzako tailerrak ekainean
Ekaineko lehenengo hiru asteetan, eskolak goizez baino ez daudenez, gurasoei euren familia eta lan bizitza bateragarri egiten laguntzen ahalegindu gara. Horretarako, haurrentzako tailerren laugarren edizioa antolatu dugu ULMAn. 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerrak izan dira, 14:00etatik 18:00etara bitarte. Hartara, gurasoak lasai joan daitezke lanera, txikiak gozatzen eta arretapean egongo direla jakinda.
7 begirale eta ULMAko pertsonen senitartekoak arduratu dira tailerrak dinamizatzeaz. Hamaika jarduera, esperimentu, eskulan, musika eta jolas egin dituzte, eta ezin hobeto pasa dute. [...]
Betaurrekoen bilketa solidarioa, Senegalerako
Uztailaren 15era bitarte, betaurrekoak bilduko ditugu, gero Senegalera eramateko: betaurreko graduatuak eta eguzkitako betaurrekoak. Bilketa honen bidez, Bergarako Ndank Ndank elkarteari lagundu nahi diogu, izan ere, ULMAn lan egiten duten hainbat pertsona dira elkarte horretako kideak. [...]
[...]
Erlazionatutako Albisteak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- "Azken urteetan hainbat lan egin dira herritarrak kotxea ahalik eta gutxien erabili eta mugikortasun jasangarri baten alde egiteko.Legealdi honetan ere bide horretatik jarraituko dugu, jasangarritasunaren alde apustu eginez."
- “ULMA Taldea pertsonek eraiki dugu, eta horrela beharko du izan etorkizunean ere”
- Azkar erreakzionatzea, erantzun irmoa artikulatzea, eta egoera horretatik irteteko modu bakarra “denok elkarrekin joatea” zela ulertzea, izan dira egoera honi aurre egiteko gakoak.