Euskara ikasi edota hobetzeko saioak ULMA Taldean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Euskara ikasi edota hobetzeko saioak ULMA Taldean

Urteak dira ULMA Taldeko negozioetan euskara ikasi edota hobetzeko ikastaroak antolatzen direla. 2018-2019. ikasturtean irakasle eta ikasle ibili diren hainbatek beren esperientzia kontatu digute.
Euskara ikasi edota hobetzeko saioak ULMA Taldean
2019/07/11

MARIJO ALTUBE.
Koma akademiako kidea, hamar urtetik gora dabil ULMA Taldean eskolak ematen

“Normalean, ULMAn eskaintzen ditudan eskolak taldekakoak dira, negozio ezberdinetako ikasleek osatuta. Talde batzuek, astean bi egunetan, ordu eta erdiko klaseak dituzte eta beste batzuek, berriz, astean behin, hiru orduz jarraian; azken modalitate honi “Bazkaltegia” deitzen diogu. Lehen zatian klasean egoten gara eta gainontzekoa bazkaltzera joateko aprobetxatzen dugu. Kurtso hasieran, helburuak eta metodologia ezartzen ditugu eta gero hori guztia aurrera eramaten saiatzen gara. Gure eskolak oso komunikatiboak dira, asko hitz egiten dugu; baina, teoriari eta ariketei ere tarte zabala eskaintzen diegu urritik ekainera arteko saioetan".

 

LARRAITZ MADINABEITIA.
EMUN kooperatibako kidea, hainbat ikastaro labur ematen aritu da ULMAn

"ULMAn euskararen erabilera areagotzea da helburua. Hori lortzeko, ezinbestekoa iruditzen zaigu ez dakienak euskara ikasteko urratsak egitea, eta euskaldunek komunikatzeko gaitasuna hobetzea. Helburu horrekin, honako ikastaroak  eman ditugu. Alde batetik, euskara ikasteko ikastaroak: Hasiberrien modulua (A1), eta zerbait dakitenentzako modulua (A2); eta bestetik, trebakuntza-saioak: Idatzizkoaren hobekuntza, eta Jendaurrean eroso eta egoki komunikatzekoa.
Hasiberriek euskararekin lehen harremana izan ohi dute lorpen nagusi eta euskara lantzen/ezagutzen jarraitzeko grina pizten saiatu gara. Trebakuntza-saioetako ikasleek, berriz, egokiago komunikatzeko hainbat baliabide ezagutu dituzte. Gure metodologiaren ardatzetako bat “erabiliz ikasi” da."

[...]

> Erreportaje osoa ikusi