• Ulma Packaging
  • Ulma Construction

Dwingi Dwingi komedia film laburren taldea

2020/12/31
ULMA TALDEKO BESTE TALENTUAK Taldeko langile eta bazkideek bateratu egiten dituzte beren ibilbide profesionala eta zaletasun zorrotzak, talentuarekin eta ahaleginarekin horma guztiak botatzen direla erakutsiz.

Mikel Maiztegi, ULMA Construction, Ander Zelaia, ULMA Packaging, Ruben Idigoras, ULMA Packaging, eta Jon Ander Kortabarria eta Gorka Aranburu, horiek dira Oñatiko Dwingi Dwingi komedia film laburren afizionatuen taldea osatzen duten kideak. Guztiak 2015az geroztik ari dira komedia film laburrak sortzen.
Taldearen lehen film laburra 2015eko apirilaren 18an egin zen, Ti-TAU umorezko film laburren rallyan, Eskoriatzan. Lehenago, taldeko kide batzuk parte hartuta zeuden Oñatiko Film Laburren Rallyan, eta 2015etik 5 aldiz aurkeztu dira Rally horretara. Beste lehiaketa batzuetan ere lehiatu dira, herriko beste kolektibo batzuekin lankidetzan, eta, azken 5 urteetan, lehen sari bat, bigarren sari bat eta publikoaren 3 sari irabazi dituzte Oñatiko Film Laburren Rallyan.

[...]

Erreportaje osoa ikusi

Dwingi Dwingi komedia film  laburren taldea