• Ulma Taldea

Bilketa solidarioa, Odola emateko kanpaina, Guraso Eskola eta Lehen sorospen ikastaroa

2019/03/18
Atal honetan, zure Fundazioak –ULMA osatzen dugun pertsonekin batera– egiten duen jardueraren berri emango dizugu; izan ere, horixe da gizartea eredu humanizatuago eta jasangarriago batera eramateko hartua dugun konpromisoa bideratzeko daukagun modua.

- Bilketa solidarioa; arroza eta pasta, Honduraserako

Apirilean zehar arroza eta pasta bildu nahi ditugu, Hondurasko milaka haurri jaten ematen lagunduko duten oinarrizko elikagaiak baitira. Maiatzeko lehenengo astean itsasontzi bat aterako da Honduraserantz. Lagunduko al diguzu betetzen?
ULMA Fundazioak eta zeu bezalako pertsona ugarik urteak daramatzagu ACOES Honduras GKEarekin lankidetzan eta bilketa solidarioetan parte hartzen, herrialde horretara hainbat material bidaltzeko. Iaz, gaztelaniaz idatzitako liburu eta ipuinak bildu genituen; eta, aurrekoan, sukaldeko tresnak. [...]

- Odola emateko kanpaina

Lehendik odol emailea bazara, edo lehenengoz odola eman nahi baduzu, apirilaren 5ean, ostirala, izango duzu aukera: 10:00etatik 13:30era, Oñatiko ULMA Taldearen gimnasioan.
Inoiz pentsatu al duzu odola ezin dela fabrikatu? Ez dakizu noiz beharko duzun zeuk ere. Odola ematea bizitza ematea da. Horregatik, “Euskadiko Odol emaileen” kanpainan parte hartzeko deia egiten dizugu. [...]

[...]

> Erreportaje osoa ikusi

Bilketa solidarioa, Odola emateko kanpaina, Guraso Eskola eta Lehen sorospen ikastaroa