• Ulma Taldea

Begira aldizkariaren 50. zenbakira iritsi gara

2020/12/15

ULMAko hainbat langilerengana hurbildu gara, eta euren iritzia eman digute Begira aldizkaritik gehien gustatzen zaienari eta hobetuko luketenari buruz.

1. Zein atal duzu gustukoen edo interesgarrien?
2. Zer hobetuko zenuke?

JON ELORZA. ULMA Architectural Solutions

Atalik interesgarriena “Albisteak eta gaurkotasuna” direla esango nuke, ULMA Taldeko beste negozioek zertan diharduten eta lortu dituzten helburuak ezagutzeko txoko aproposa delako. Hala ere, aitortu beharra daukat gustukoen dudan atala “ULMA Talentuak” dela. Gure inguru hurbilean dugun pertsonen kalitatearen seinale baita, eta lanaz aparte jendeak dituen trebetasun susmaezinak ikaragarri harritzen naute. Askorik ez, egia esan. Eduki aldetik aproposa, pertsonen argazkiak bikain eta maketazioa erakargarria. Beharbada “Albisteak eta gaurkotasuna” atalean , negozio bakoitzaren albisteak errenkadan jarriko nituzke.

MONTSE MOROTE. ULMA Conveyor Components

Asko gustatzen zait atal pertsonala edo lan arlotik kanpo jendearen kontakizunak irakurtzea, baita ere, jubilatzen den jendearen atala ikustea. Gero, ULMA Conveyorreko notiziaren bat agertzen bada ere, gustatzen zait irakurtzea. Batez ere arlo soziala gustatzen zait, Otxandio Oñatitik urruntxo...

[...]

Erreportaje osoa ikusi