Aitor Ortueta, Jon Albes, Pablo Uzkudun eta Ander Ibarguren. ULMA Packaging — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

Aitor Ortueta, Jon Albes, Pablo Uzkudun eta Ander Ibarguren. ULMA Packaging

Aitor Ortueta, Jon Albes, Pablo Uzkudun eta Ander Ibargurenek ULMA Packagingen egiten dute lan eta mendizaletasuna partekatzen dute.
Aitor Ortueta, Jon Albes, Pablo Uzkudun eta Ander Ibarguren. ULMA Packaging
2019/12/23

| MENDIZALETASUNEAN BAT EGINDA

Pablo eta Jon ingeles eskola berera joaten ziren, eta bazekiten mendiko eskiaren, alpinismoaren, eskaladaren… zaleak zirela. Askotan hitz egin zuten horri buruz eskoletan. Solasaldi horietako batean, Pablok Joni aipatu zion Mont Blanc igo nahi izan zuela aitarekin, baina, hainbat arrazoi tarteko, ezinezkoa izan zela. Jon identifikatuta sentitu zen, berari ere antzeko zerbait gertatu zitzaion eta… Hala, bata bestearen arrimuan, partekatzen zuten amets hori gauzatzea erabaki zuten. Asmoa beste lankide batzuekin aipatu eta, harrigarria, Ander eta Aitor ere gehitu ziren abenturara. Espedizioa martxan zen, 4koa kopuru polita da! Bidaia planifikatu zuten, eta beste igoaldi batzuk egiteko ere aprobetxatu zuten irteera.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi