• Ulma Packaging

AINHOA FERNANDEZ. ULMA Packagingeko Pertsonen Kudeaketako zuzendaria

TALENTUAREN KUDEAKETA. "Lotura egonkor eta iraunkorrak ziurtatzen saiatzen gara, enpresek zein eskolek lan egin dezagun prestakuntza akademikoa eta lan bizitza bateratzeko"

2018/07/18
Gaur egun, giza baliabideetako gure departamentu asko erabat murgilduta daude denok kezkatzen eta arduratzen gaituen zeregin batean, hau da: Talentua erakarri eta atxikitzea. Hori dela eta, gure Negozioetako giza baliabideetako arduradunak elkarrizketatzeari ekingo diogu, beren iritzia agertu eta konta diezaguten nola ari diren bizitzen, Talde mailan oro har, eta beren Negozioan bereziki. Alde batetik, Talentua erakarri eta gurera atxiki beharra, eta, bestetik, gure bazkide eta langileen artean lehendik dagoen Talentua garatu beharra.

:: Aztertzen gabiltzan gaiari dagokionez, une honetan zelakoa da ULMA Packagingek daukan premia? Gaur egun lehentasuna da Negozioarentzat?

ULMA Packagingen, duela 4 urtetik hona, hazkunde fase batean gaude, eta gure apustu estrategikoa da, hain zuzen, datozen urteetan ere hazten jarraitzea. Hori lortzeko, pertsonak kudeatzeko departamentutik eta beste arlo batzuetatik, 2016tik, talentua kudeatzeko eta erakartzeko proiektuetan murgilduta gaude, alderdi hori lehentasuna baita guretzat.

Hainbat erronka teknologiko ditugu, soluzio berritzaile ugari, nazioarteko proiekzio handia… horren guztiaren ondorioz, enpresa lehiakorra gara, baina badakigu gure etorkizunaren zutabea proiektua posible egiten duten 1.500 lagun baino gehiago direla. Beraiek dira protagonistak.

Gure helburuetako bat da talentua erakartzearen alde egitea, hazten jarraitzeko. Eta, horretarako, 2018an zehar 150 pertsona baino gehiago sartu beharko ditugu, baina baita ere beharko dugu gure lantaldearen lankidetza eta konpromisoa, ULMA Packagingen pertsona bakoitza garrantzitsua baita. Horregatik, gure lehentasunetako bat talentuaren kudeaketa da, gure helburuak betetzeko langile bakoitza profesionalki garatu beharko dugu eta, aldi berean, pertsona berriak erakarri, gurea bezain proiektu anbiziotsu batera.

[...]

Elkarrizketa osoa ikusi