• Ulma Construction

AITOR GALDOS. Pertsonen zuzendaria ULMA Constructionen

TALENTUAREN KUDEAKETA. “ULMA barruan dagoen talentua indartu behar dugu, eta talentu hori bizigarri berriarekin uztartu, aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko.”

2018/03/26
Gaur egun, giza baliabideetako gure departamentu asko erabat murgilduta daude denok kezkatzen eta arduratzen gaituen zeregin batean, hau da: talentua erakarri eta atxikitzea. Hori dela eta, gure Negozioetako giza baliabideetako arduradunak elkarrizketatzeari ekingo diogu, beren iritzia agertu eta konta diezaguten nola ari diren bizitzen, gure taldean, oro har, eta beren negozioan, bereziki, alde batetik, talentua erakarri eta gurera atxiki beharra, eta, bestetik, gure bazkide eta langileen artean lehendik dagoen talentua garatu beharra.

Aztertzen gabiltzan gaiari dagokionez, une honetan zelakoa da ULMA Constructionek daukan premia? Gaur egun lehentasuna da Negozioarentzat?

Bai, hala da, lehentasuna da. 200 pertsona baino gehiago gabiltza proiektu hau aurrera ateratzen, eta gure misioan jasota geratu da proiektu sozioenpresarialean pertsona gogobete eta garatuak gura ditugula. Hori dela eta, pertsonen garapena, profesional onenen kaptazioa eta talentuaren kudeaketa gure DNAn daramatzagu. Gure erronkak etengabe dabiltza eraldatzen, eta ULMA Constructionen gauden pertsonok, eta gurera etorriko direnek, prestaturik egon behar dugu erronka horiei erantzuteko, gure Kooperatibaren misioarekin bat eginik.

Aztertzen gabiltzan gaiari dagokionez, une honetan zelakoa da ULMA Constructionek daukan premia? Gaur egun lehentasuna da Negozioarentzat?Bai, hala da, lehentasuna da. 200 pertsona baino gehiago gabiltza proiektu hau aurrera ateratzen, eta gure misioan jasota geratu da proiektu sozioenpresarialean pertsona gogobete eta garatuak gura ditugula. Hori dela eta, pertsonen garapena, profesional onenen kaptazioa eta talentuaren kudeaketa gure DNAn daramatzagu. Gure erronkak etengabe dabiltza eraldatzen, eta ULMA Constructionen gauden pertsonok, eta gurera etorriko direnek, prestaturik egon behar dugu erronka horiei erantzuteko, gure Kooperatibaren misioarekin bat eginik.

[...]

Elkarrizketa osoa ikusi