• Ulma Handling Systems

KARLOS PEREZ. ULMA Handling Systemseko Pertsonen Kudeaketako zuzendaria

TALENTUAREN KUDEAKETA.“Enpresa barruan, barne sustapena bultzatzen saiatzen gara, beste motibazio bat daukaten, lanpostua aldatu nahi duten edo beste eginkizun edo erantzukizun batzuk beren gain hartu nahi dituzten pertsonek aukerak izan ditzaten..."

2018/12/10
Gaur egun, giza baliabideetako gure departamentu asko erabat murgilduta daude denok kezkatzen eta arduratzen gaituen zeregin batean, hau da: Talentua erakarri eta atxikitzea. Hori dela eta, gure Negozioetako giza baliabideetako arduradunak elkarrizketatzeari ekingo diogu, beren iritzia agertu eta konta diezaguten nola ari diren bizitzen, Talde mailan oro har, eta beren Negozioan bereziki. Alde batetik, Talentua erakarri eta gurera atxiki beharra, eta, bestetik, gure bazkide eta langileen artean lehendik dagoen Talentua garatu beharra.

:: Aztertzen gabiltzan gaiari dagokionez, une honetan zelakoa da ULMA Handling Systemsek daukan premia? Gaur egun lehentasuna da Negozioarentzat?

ULMA Handling Systems Kooperatibak aintzat hartzeko moduko hegakortasuna izan du atzipen bolumenari dagokionez. Duela bi urte eta erdi, azken zikloari ekin zitzaion, kasu honetan hazkunde eta atzipen historikoekin, eta ondorioz oso premia handia dugu hazkundeari dagokionez. Gainera, gure enpresan badugu elementu bereizgarri bat, alegia, maila teknikoan zein ezagutzan gure profilek daukaten espezializazioa eta espezifikotasuna, izan ere, UHS osatzen dugun lantaldeko gehien-gehienak ingeniariak dira. Faktore horien konbinazioak berekin ekarri du talentua erakarri eta atxikitzea guretzat funtsezko eta lehentasunezko aspektua izatea. Eta horrez gain, beste aspektu hau ere badago: azken bi urteetan bizi dugun internazionalizazioa, atzerrian proiektuak atzitzen ari baikara, gure filialetan izaten ari garen ebolutiboarekin batera, LTZ/Komertzial baliabideak izatetik proiektuen ezarpenean eta ingeniaritzan ere baliabideak edukitzera pasatuz, kontuan izanik horrek beste kultura batzuetako pertsonekin batera lan egiten ikastera behartzen gaituela eguneroko martxan.

[...]

> Elkarrizketa osoa ikusi