• Ulma Conveyor Components

Egoitz Jimenez ULMA Conveyor Componentseko Gerentea

“Gure jokalekua aldatu egin da”

2012/03/02
Merkatuari dagokionez, garai batetik hona azaleratzen ari diren zenbait herrialdetan presente gaude, eta meatzaritzan garatzeko aukerak dauzkagu Indonesia, Mexiko, Txile, Peru eta horrelako herrialdeetan; ingeniaritza nazionaletan ere oso sarrera ona lortzen ari gara Magreb, Latinoamerika eta Arabiar Herrialdeetan, baita Alemaniako eta Italiako ingeniaritzekin ere, mundu osoan.

Nola ari zarete bizitzen ULMA Conveyorren azken urteotako egoera ekonomiko-finantzario zaila?.

Merkatuari dagokionez, alde batetik, egoera ekonomiko-finantzarioak ekarri du Europan eta Afrika Iparraldean kreditua murriztea, hau da, gure merkatu naturaletan, eta, ondorioz, kosta egiten da proiektuak aurrera ateratzea; proiektuen bolumena txikia da eta lehiakortasuna handia.

Orain nazioartean jokatu behar dugu, modu biziagoan, negozioaren iraunkortasuna segurtatzeko, eta onenekin lehiatu beharko dugu, maila gorenean.

Horrez gain, merkatu nazionalean eraikuntza erori izanak ekarri du harrobiek, legarrobiek edo zementu fabrikek beraien jarduera urritzea edo are gelditzea eta, ondorioz, ordezko piezak erosteko bolumena jaitsi egin da. Gainera, krediturako mugak zenbait ingeniaritza Asiako fabrikatzaileengana begira jartzea eragin du, gama ertaineko sektorean, hain zuzen ere gu indartsu garen segmentuan. Horrenbestez, gure kontratazioaren oinarriaren zati bat erori egin da, eta salmenta prezioak jaitsi egin dira. Funtsean, gure jokalekua aldatu egin da. Orain nazioartean jokatu behar dugu, modu biziagoan.

Zuen Negozioaren ikuspegitik, zein dira ULMA Conveyorrek kontrako egoera horri aurre egiteko dituen indarguneak?.

Merkatuari dagokionez, garai batetik hona azaleratzen ari diren zenbait herrialdetan presente gaude, eta meatzaritzan garatzeko aukerak dauzkagu Indonesia, Mexiko, Txile, Peru eta horrelako herrialdeetan; ingeniaritza nazionaletan ere oso sarrera ona lortzen ari gara Magreb, Latinoamerika eta Arabiar Herrialdeetan, baita Alemaniako eta Italiako ingeniaritzekin ere, mundu osoan. Produktuaren inguruan, proiektuen bitartez gure ezagutza garatzen ari gara, era askotako beharrak asetzeko soluzioak egokitu eta garatu behar ditugulako. Arrabolei eta uhal garraiatzaileari eragiten dioten osagaien multzoari buruzko ezagutza handia dugu, eta horrek eskakizun goreneko gametarantz aurrera egiteko aukera ematen digu, kontuan hartuta aspaldi ari garela berrikuntzaren aldeko apustua egiten; 2010ean gure hedapen internazionalean lagunduko digun produktua atera genuen.

ULMA Conveyorren indarguneen oinarria dira merkatua (lidergo nazionala eta presentzia izatea azaleratzen ari diren herrialdeetan), produktua eta taldea.

Taldeari dagokionez, berriz, erakundearen barruan jakintza handia dago, bai produktuari buruz bai prozesuari buruz, eta, kostatzen ari zaigun arren, Prozesuen bidezko Kudeaketarako tresna sortzen ari gara, jakintza hori aprobetxatu eta bezeroarengana zuzendu ahal izateko. Gainera, ahalegin ekonomiko, pertsonal eta profesional handia egiten ari den pertsona talde bat dugu, plantilla murriztuta ere, haztera eramango gaituen egitura mantentzen jarraitu ahal izateko.

Enpresari dagokionez, etorkizunera begira zein helmuga ezarri dituzue eta horiek zein negozio estrategiatan oinarrituko dira?.

 Prozesuen bidezko Kudeaketa Sistemaren eta Etengabeko Hobekuntzaren garapenean aurrera egiten ari gara, erakundeko pertsona guztiek oraindik barneratu ez badute ere, eta horrek bezeroari ematen diogun kalitatea hobetzen eta gure barne prozesuen eraginkortasuna areagotzen lagunduko digu. Presente gauden baina oraindik gure ustez lor dezakegun salmenta bolumena ematen ez diguten merkatuetan sendotu behar dugu. Nazioartekotzean, garatzen ari garen proiektu modularretan oinarritu behar dugu, inbertsiorik txikienarekin ezarri ahal izateko; presentzia propioa izan nahi dugun herrialdeetan minifabriken ereduak ere erabili behar ditugu, piezak ordezteko orduan bezeroagandik hurbil gaudela segurtatuz eta, bolumen handiagoko proiektuetarako, horien konfiantza lortuz, Otxandion fabrikatzeko. Hornitzaile internazionalak eta lokalak garatu behar ditugu, nazioarteko hedapenean lagunduko dutenak eta goi mailako eskakizuna duen merkaturantz hazteko. Berrikuntzaren arloan, Uhal Garraiatzaileen trakziorako osagaietarako soluzioen preskriptoreak izateko helbururantz jo behar dugu.

“Gure jokalekua aldatu egin da”

Egoitz Jiménez, ULMA Conveyor Componentseko Gerentea

Erlazionatutako Erreportaiak