• Ulma Taldea

IZARO ELORZA ARREGI Oñatiko alkatea

"Azken urteetan hainbat lan egin dira herritarrak kotxea ahalik eta gutxien erabili eta mugikortasun jasangarri baten alde egiteko.Legealdi honetan ere bide horretatik jarraituko dugu, jasangarritasunaren alde apustu eginez."

2020/04/27
Oñatin jaioa, ezkondua eta bi alabarekin. Telekomunikazioetako ingeniaria da eta Proiektu Zuzendaritzako Europako masterra du. Urtebete beteko du aurki Oñatiko Udaleko alkatetzan. Bere zaletasunen artean, kirola -bereziki, korrika egitea-, musika entzutea, irakurtzea, sukaldaritza...
:: Alkatetzan ia urtebete bete duzularik, zein da denbora horri buruz egiten duzun balantzea? Espero zenuena da?
Egia da ia urtebete pasa dela kargua hartu nuenetik. Esan dezaket hilabete hauek lan handikoak izan direla, alde batetik, 2019an martxan zeuden proiektuei jarraikortasuna ematea eta etenik ez egotea nahi genuelako; eta, bestetik, gu geu ere, antolatzen eta martxa hartzen aritu garelako lehen hilabeteetan, bai udaleko zereginetan, baita partaide garen beste erakundeetan ere. Orain, 2020an sartuta gaudela, esan dezaket dinamika onean ari garela, eta pozik nagoela taldeak duen indarrarekin, gure arteko koordinazioarekin, eta, orokorrean, egiten ari garen lanarekin. Beraz, esan dezaket hilabete hauek niretzat behintzat oso positiboak izaten ari direla.

[...]

> Elkarrizketa osoa ikusi