• Ulma Taldea

Irene Alberdi ULMA Taldeko Lehendakaria.

Kooperatibismoaren nazioarteko urtean.

2012/03/01
"Gure balioak esportatzeko erronka daukagu: esfortzuaren kultura, elkartasuna eta hazkunde jasangarria bilatzeko adorea".

Joan den 2011. urtean zehar atzera begira jarri ginen, gaur egun ULMA Talde gisa ezagutzen dugunaren ernamuina sortu zenetik 50. urteurrena ospatu zela eta. Efemeride hori dela bide, apaltasunez baina zintzo, gure aurrekoak omendu ditugu, ULMA izeneko proiektu komun hau sortu, finkatu eta hazteko beren bizitzaren urterik onenak eman dituzten gizon-emakumeak, baita Oñatiko herria eta inguruko zein kanpoko laguntzaile guztiak ere, honaino iristeko aukera eman digutelako.

Jada 2012ko ekitaldiari aurre eginez, bada ospatzeko beste motiborik ere: ULMA Pipingen urrezko ezteiak, eta ULMA Handling Systems garatzeko funtsezko aliantza izan den Daifukuren zilarrezko ezteiak. Halere, kooperatiba guztientzat izaera orokorragoarekin, nabarmendu behar dugu NBEk 2012. urtea Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu duela.

Kooperatibismoaren nazioarteko urte honetan guk hurbiletik ezagutzen dugun zerbait geratuko da agerian: errealitate kooperatiboa errealitate desberdina dela, kokatuta dagoen gizartearen garapenarekin konprometituta dagoena, enpresaren arloko helburuak lortzeko, baina baita gizartearenak ere, aberastasuna banatzeari dagokionez.

Kooperatibismoaren nazioarteko urte honetan guk hurbiletik ezagutzen dugun zerbait geratuko da agerian: errealitate kooperatiboa errealitate desberdina dela, kokatuta dagoen gizartearen garapenarekin konprometituta dagoena, enpresaren arloko helburuak lortzeko, baina baita gizartearenak ere, aberastasuna banatzeari dagokionez.

Garaia hauetan, etorkizunerako giltzarria izanik gure negozioak nazioartekotzea –eta horrela erakusten dute gure Negozio guztien gestio planek, oinarrian nazioarteko presentzia izatea eta finkatzea bilatzen dutelarik–, errealitate kooperatibo horren zabalkundea erronka etengabea da, ez soilik hitzez, ekintzen bidez baizik, eta erronka horretan denok egin behar dugu lan gure kooperatibetako organoetatik, gure bazkideek egiazki horrela jaso eta erantzun dezaten, eta gure kanpoko langileak zein horien ingurunea harro egon daitezen konpromiso bereizgarri bat duen errealitate baten partaide direlako. Bereizten gaituen zera hori esportatzeko gaitasuna izateko erronka dugu: esfortzuaren, elkartasunaren eta hazkunde iraunkorraren aldeko kultura, tokian tokitik eremu globaleraino, presente gauden leku orotan.