Aktualitatea

Argazki digitaleko ikastaroa ULMAko erretiratuentzat

2012/07/01 Grupo Ulma

ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bitartez eta 2012rako programatutako ekimen eta ekintzen artean, argazki digitaleko ikastaro bat antolatu du bere erretiratuei zuzenduta.

Gehiago irakurri

ULMA Taldeak gida bat argitaratu du bere bulegoetan Ingurumena errespetatzeko

2012/07/01 Grupo Ulma

ULMA Fundazioaren ekimen bat da, eta helburua bazkideak eta langileak kontzientziatzea da, bulegoetan kostuak aurrezteko eta ingurumen eraginkortasuna hobetzeko garrantziari buruz.

Gehiago irakurri

Portaldek hilero 5.000 bisita baino gehiago hartzen ditu

2012/07/01 Grupo Ulma

Portaldeko sarrerak nabarmen handitu dira orain dela 4 urte ireki zenetik, 2008. urtean hilean batez beste 1.700 bisita izatetik azken hilabeteetan 5.000 bisita baino gehiago izatera iritsi baita.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systems eta ULMA Taldeko beste bi negozio HISPACK-BTA 2012 azokako protagonista izan dira

ULMAko Handling Systems, Inoxtruck eta Packaging negozioek Bartzelonan maiatzaren 15etik 18ra egin zen HISPACK- BTA 2012 azokan parte hartu zuten. Aurtengo edizioak 93 herrialdetatik etorritako 40.000 bisitari izan zituen, eta ULMAko hiru negozioek egindako aurreikuspenak bete zituen

Gehiago irakurri

ULMA Orga Jasotzaileen Konbentzio Komertziala

ULMA Orga Jasotzaileen sare komertziala, ordezkaritzek eta banatzaile baimendunek osatzen dutena, ekainaren 13tik 15era bitartean elkartu zen ULMA Taldeko Departamentu Zentraletan.

Gehiago irakurri

ULMA Orga Jasotzaileak etxeak PREMÍA ES traspalet elektriko berriak aurkeztu ditu

PREMÍA ES korronte alternoko traspalet elektriko berriek 2 tonarainoko karga ahalmena dute, eta lan lokalizatuak egiteko bereziki diseinatuta daude, biltegi barruan zein kanpoan, urarekiko erresistentea den diseinu bereziari esker; diseinu horrek orgei kalitate eta fidagarritasun handia ematen die, baita kontrako baldintza klimatologikoekin ere.

Gehiago irakurri

ULMA Packagingek webgune berria atera du Alemaniarako

2012/03/08 Ulma Packaging

Webguneak hedatzeko proiektuaren barruan, azaroaren hasieran ULMA Packagingek webgune berria argitaratu berri du, alemanera hutsean, www.ulmapackaging.de.

Gehiago irakurri

Malagako aireportua zabaltzea. Goi mailako soluzioak goi mailako proiektu batean.

Malaga hiritik 8 km-ra, bere kokapenagatik Costa del Soleko eskari turistikoaren ate bihurtuta, Malagako aireportua Espainiako 4. Aireportua da bidaiari eta operazio kopuruari dagokionez, bidaiarien %80 baino gehiago nazioarteko hegaldietan datozelarik.

Gehiago irakurri

ULMA Agricolak Landareentzako Ospitale gisa erabiliko den berotegi bat instalatu du.

2012/03/06 Ulma agrícola

Espainian etxeko landareetarako egin den lehenengo udal ospitalea da. Ekimena iaz sortu zen, Pozuelo de Alarconeko Ingurumen Hezkuntzako Ikasgelan.

Gehiago irakurri

EROSKIK konfiantza adierazi dio berriro ULMA Handling Systemsi

ULMAk Eroskiko M50 plataforman (Madril) logistikan garatutako automatizazio proiektuak lortutako arrakastaren ondoren, Eroski Taldeak berriro ere konfiantza adierazi dio ULMAri, Aragoi plataforma erregionala automatizatzeko.

Gehiago irakurri

DEL MONTEk ULMA Agricolari eskatu dio Guatemalan 10 ha berotegi instalatzeko.

2012/03/05 Ulma agrícola

DEL MONTE munduko ekoizle liderretakoa da ebaketako fruta eta kalitate handiko barazki freskoen salmenta eta banaketan, eta fruta eta barazki prestatuen, edarien eta mokadu sanoen ekoizle eta banatzaile nagusietakoa da Europan, Ekialdeko Erdialdean eta Afrikan.

Gehiago irakurri

ULMA Taldeak amaitu du telefono mugikorrak batzeko kanpainarekin

2012/03/04 Ulma Taldea

254 telefono mugikor bildu ostean, ULMA Fundazioak arrakastatsutzat jo du kanpaina, izan ere helburua 200 mugikor batzea zen.

Gehiago irakurri

Ospitale eta Farmazia logistikako protagonistak

ULMA Handling Systems buru-belarri lantzen ari den erronketako bat farmazi eta ospitale erakundeetako logistikaren gestio eraginkorra da. Horregatik, osasunaren sektoreko soluzio logistikoetara zuzendutako ekitaldietan parte hartzeak argi erakusten du sektorean duen proiekzioa. Esaterako, azaroan, ULMA protagonista izan da SALUDTRACK izeneko Espainiako Identifikazio eta Trazabilitate Teknologien Biltzarraren bigarren edizioan, baita ere IIR Españak Farmaziako Logistikari buruz antolatutako Jardunaldian ere.

Gehiago irakurri

ULMA Construccionek Versallesko jauregia zaharberritu du.

2012/03/03 Ulma Construction

Eraikina frantziar monarkiaren egoitza izan zen, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare gisa sailkatuta dauka. Bertan lan ugari egin behar izan dira, aldamioak baliatuz. Jauregia Parisko hego-mendebaldean dago, Versalles hirian, eta gaztelua eta lursailak frantziar monarkia goratzeko diseinatu ziren.

Gehiago irakurri

Atmosfera eraldatuko produktu xerratuetarako enbase berritxigarri berria flow pack biltzeko makinarekin

2012/03/03 Ulma Packaging

Xerratutako produktuetarako enbase berritxigarria da, atmosfera eraldatuan (MAP) ontziratutako haragi zein gazta produktuetarako, produktuen bizitza baliagarria luzatzeko. Enbase berritxigarria denez, nahi den beste zati eta nahi den maiztasunarekin kontsumitzeko aukera ematen du.

Gehiago irakurri

ULMA Hormigon Polimerok talde laneko jarduera batean parte hartu du: mihise erraldoi bat pintatzea

ULMA Hormigon Polimeroko kolektiboak talde lana sustatzeko jarduera batean parte hartu du: mural handi bat margotzea, guztion ahalegin eta lanaren emaitza.

Gehiago irakurri

ULMA Conveyor Componentsek bere historiako eskaririk handiena lortu du

ULMA Conveyor Componentsek bere historiako eskaririk handiena lortu du, 3.7 milioi euro, HDC meatzaritzako arraboletan, Porto Sudeste Itaguaí burdin mearako portuko terminal berrirako, Brasilgo Rio de Janeirotik 80 km ingurura.

Gehiago irakurri

ULMA Construccionek Versallesko jauregia zaharberritu du.

2012/03/02

Eraikina frantziar monarkiaren egoitza izan zen, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare gisa sailkatuta dauka. Bertan lan ugari egin behar izan dira, aldamioak baliatuz. Jauregia Parisko hego-mendebaldean dago, Versalles hirian, eta gaztelua eta lursailak frantziar monarkia goratzeko diseinatu ziren.

Gehiago irakurri

Kostaldeko hezetasun eta kresal arazoetarako irtenbideak. Central Park II eraikina, Salou

Kostaldeko eraikinetako fatxadetan gertatzen den karbonatazioa gero eta gehiago detektatzen den arazo bat da. Horren arrazoia da hezetasunak eta kresalak aurrealdea estaltzen duten piezen armazoi metalikoa herdoiltzen dutela eta, ondorioz, fatxada hautsi egiten dela eta estetikoki hondatzen dela.

Gehiago irakurri

ULMA Handling Systemsek karrusel berria atera du, diseinu eta garapen propioarekin

Eskariak biltegiratzeko eta prestatzeko beste sistema konbentzional batzuekin alderatuta, ULMAren karruselak espazioa hobeto aprobetxatzeko aukera ematen du, biltegiratzeko ahalmen maximoa duen soluzioa delako, pertsonen jarrerak eragindako akatsak murrizten dituelako, sistema konbentzionalak baino produktibitate eta eraginkortasun handiagoa duelako, produktu-pertsona filosofiarekin lan egiteko aukera ematen duelako eta biltegiratutako produktuari buruzko informazioa online eskuratzea ahalbidetzen delako.

Gehiago irakurri