Zer hoberik paperaren itxura duen testura bat baino liburutegi bateko fatxadarako — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Zer hoberik paperaren itxura duen testura bat baino liburutegi bateko fatxadarako

Paper testura, liburutegi bateko fatxadarako aukerarik hoberena
Zer hoberik paperaren itxura duen testura bat baino liburutegi bateko fatxadarako
2020/12/31

Oso gustuko ditugu liburutegiak… leku isil, lasai eta jakinduriaz, historiaz, fantasiaz beterikoak… eta hori dena liburuetan gordeta, leku horien protagonista nagusietan; Liburuak, sekretuak paperezko orrialdeetan gordeta dituztenak.

Eta zer ideia hoberik liburutegi baterako paperez estaltzea baino?

Hori bera pentsatu du proiektuaren arkitekto arduradunak, Tilatakomo Arkitektura Estudioko Pekka Kolik.

Herri horretan dago liburutegi hau, Helsinkitik 200 km iparraldera,  eta hona hemen zergatik erabaki duten bere sortzaileek gurekin elkarlanean aritzea:

1. Paper testura

Polimero hormigoizko plakek, beren moldagarritasunari esker, pertsonalizaziorako eskaintzen dituzten aukerak funtsezkoak izan dira testura berritzaileak sortzeko unean. Paper testura da sortutako aukera bitxienetako bat, horrekin eraikin bateko fatxadak  paper zimurtuz estalita dagoela ematen baitu.

2. Ainguraketa sistema ezkutua: fatxada estetikoa

Gure ainguraketa sistema ezkutatuta dago, hau da, kanpoaldetik ez da ikusten nola dauden lotuta plakak egiturara. Panelak artekatuta daudelako eta panelak egituraren profiletatik irristatuz instalatzen direlako lortzen da hori.

3. Junturarik txikiena plaken artean: fatxada uniformea

Gure instalazio sistemak juntura aukera bat baino gehiago erabiltzea ahalbidetzen du. Nokiaren liburutegirako 3 mm-ko juntura erabili da, merkatuan aurkitu daitekeen junturarik txikienetako bat.

Zer lortzen dugu horrekin?

Testuran jarraitutasuna lortzen laguntzen du, fatxadaren azala ahalik eta jarraituena eta uniformeena izaten. Puntu hau ere funtsezkoa izan da Pekka Kolik erabakia hartzeko.

Badira beste aukera batzuk gure sisteman, esaterako, 8mm-ko juntura eta 20 mm-ko junturak.

4. Neurrirako plakak, instalazioan denbora asko aurrezten uzten dutenak

ULMA panelak aurrez fabrikatutako eta neurrira ebakitako piezak dira erabat, eta instalatzeko prest iristen dira obrara. Horrela, denbora aurrezten da eta kostua txikiagoa da, muntaketa azkar eta erraz egiten baita.

5. Iraunkortasun handiko fatxada, polimero hormigoiari esker

Azkenik, baina ez horregatik garrantzirik txikienekoa, polimero hormigoizko panelen erreistentzia oso handia da. Denbora luzez irautea bermatzen duen materiala da. Ez du ia batere urik xurgatzen, eta horregatik portaera efizientea dauka bat-bateko tenperatura aldaketen aurrean.

Tilatakomo Estudioa 1992an sortu zen, eta bere lan nagusia da eraikin publikoak proiektatzea, eta batez ere hezkuntza eraikinak.