• Ulma Taldea

Yoga 2020: eman izena urtarrilaren 8a baino lehen

2019/12/11
Urtarrilaren 14an hasi eta ekainera arte izango dira saioak. ULMA Taldeko gimnasioan, Oñatin, astearte, asteazken eta ostegunetan 12:50etik 13:40ra arte.

Yoga egiten hasteko animatzen bazara edota yogan jarraitu nahi baduzu, izena eman behar duzu esteka honetan urtarrilaren 8a baino lehen.

Plaza kopurua mugatua izango da, eta jasotako eskaeren arabera antolatuko ditugu taldeak. Urtarrilaren 10ean informazio osoa jasoko duzu emailez.

ULMAren osasun zerbitzuak bultzatzen duen “Izan Osasuntsu” programaren barruan daude yoga saio hauek, ULMAko langileei dohainik eskaintzen zaizkie, ongizate orokorra lortu dezaten. Estresa bazterrean uzten eta zure gorputzarekin konektatzen lagundu nahi dizugu.

Miren Zubeldiak, Oñatiko “HAZI Infinito” ongizate zentroko kideak, emango ditu saioak. Bertan, gorputz kontzientzia eta argitasun mentala izaten laguntzeko tresnak landuko dira. Malgutasuna, indarra, postura, erlaxatzeko edota orekatzeko gaitasuna hobetzeaz gain, kontzentratzeko, erabakiak hartzeko eta estresa kontrolatzeko ahalmena garatzen ere lagunduko dizu yogak; era berean, konfiantza eta norberaren zein inguruaren onarpena lantzen lagunduko dizu.