• Ulma Packaging

Webguneko atal berria, automatizazio prozesuetako kasu arrakastatsuekin

2016/10/28
ULMA Packagingek atal berri bat argitaratu du bere webgune korporatiboan, automatizazio proiektuetan azken aldian egin diren kasu arrakastatsuak jasotzeko.

Artikulu horietan modu laburrean jasotzen da ULMA Packagingek dituen automatizazio erronken zailtasuna eta nola erantzuten dion zailtasun horri kasu bakoitzean, modu espezifikoan.

Bezero bakoitzaren premia zehatzak aztertuz, ULMA Packaging Automationek produktuak elikatzeko eta manipulatzeko sistemak, erretiluen eta kutxen logistika eta kutxatan sartzeko zelulak diseinatu eta fabrikatzen ditu, bai eta bukaeran paletetan jartzeko sistemak ere.

Atala handitzen joango da UPA garatzen ari den proiektuekin batera, bezeroentzat oso interesgarriak izango direla uste ditugun edukiak eskaintzeko.