Vigoko Conxemar Azokan presente — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Vigoko Conxemar Azokan presente

Bederatzigarren urtez jarraian parte hartuko dute ezinbesteko hitzorduan
Vigoko Conxemar Azokan presente
2018/10/11

ULMA Inoxtruckek CONXEMAR Azokaren azken edizioan parte hartu du Vigon. Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko azoka hau Europa mailan erreferentziazko bilgunea da sektore osoarentzako; bertan biltzen dira, besteak beste, handizkariak, inportatzaileak, esportatzaileak, transformatzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, izozkailuak, makineria, industria osagarria (hotza, enbalajea, plastikoa, etab).

SOGACSA, Galizian duen banatzailearekin elkarlanean, ULMA Inoxtruckek arrantza sektorearentzako soluzio ugariko gama zabala jarri du erakusgai.

Bezeroekin elkartzeko puntu aproposa den neurrian azoka honetan kontaktu komertzial garrantzitsuak egin dira.