Urkulutik buelta bat milaka pertsonak bizimodu duinago eduki dezaten laguntzeko. Bazatoz? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Urkulutik buelta bat milaka pertsonak bizimodu duinago eduki dezaten laguntzeko. Bazatoz?

Urriaren 21ean, igandean, Mundukidek kooperatiben arteko IV. Lasterketa solidarioa antolatu du. Aretxabaletako Urkulu urtegiari buelta eman behar zaio, Mundukideri laguntzeko milaka pertsonaren duintasunaren alde lanean jarraitu dezan.
Urkulutik buelta bat milaka pertsonak bizimodu duinago eduki dezaten laguntzeko. Bazatoz?
2018/10/02

Ez da lehian aritzeko lasterketa bat, lasterketa solidarioa baizik.  Hemen,  parte hartzea da garrantzitsua; izan ere, lasterketa bakoitzak 15 euro balio du eta horixe da Mundukideri eskaini ahal diozun elkartasuna. Zuretzat, ULMAn lan egiten duzunez, ULMA Fundazioak hartuko du bere gain zure izen ematearen kostua; beraz, zuri ez zaizu dirurik kostatuko. Parte hartzeko baino ez dizugu eskatzen.

Zeren zain zaude? Korrika egitea gustuko ez baduzu, berdin da; buelta oinez egin dezakezu edo ibilketa nordikoa eginez makuluekin. Zu etortzea da garrantzitsua.

Izena zuzenean eman dezakezu hemen: www.mundukide.org/lasterketa

Korrikan parte hartzeko, hiruna pertsonako taldeetan antolatu behar zarete.  Oinez edo ibilketa nordiko eginez parte hartzeko, berriz, nahikoa izango da banaka izen ematearekin.

Mundukideren lasterketa solidario honetan parte hartzen duzun lehen aldia bada, ULMA kamiseta tekniko bat ere jasoko duzu, eta aurreko urteetan jada parte hartu baduzu, ez ahaztu kamiseta ekartzea.

Animatu, eta ez utzi gerorako.

Urkulun elkar ikusiko dugu igandean. Helburuak merezi du!