Urkulutik buelta bat milaka pertsona laguntzeko. Bazatoz? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Urkulutik buelta bat milaka pertsona laguntzeko. Bazatoz?

Urriaren 20an, igandean, Mundukidek kooperatiben arteko V. Lasterketa solidarioa antolatu du. Aretxabaletako Urkuluri buelta eman beharko zaio, oinez edo korrikan, Mundukideri laguntzeko milaka pertsonaren duintasunaren alde lanean jarraitu dezan.
Urkulutik buelta bat milaka pertsona laguntzeko. Bazatoz?
2019/09/26

Ez da lehian aritzeko lasterketa bat, lasterketa solidarioa baizik.  Hemen,  parte hartzea da garrantzitsua; izan ere, izen-emate bakoitzak 15 euro balio du eta horixe da Mundukideri eskaini ahal diozun elkartasuna. Zuretzat, ULMAn lan egiten duzunez, izen ematea ez zaizu dirurik kostatuko. Parte hartzeko baino ez dizugu eskatzen. Zeren zain zaude? Korrika egitea gustuko ez baduzu, berdin da; buelta oinez egin dezakezu edo ibilketa nordikoa eginez makuluekin. Zu etortzea da garrantzitsua.

Izena zuzenean eman dezakezu hemen: www.mundukide.org/lasterketa

Korrikan parte hartzeko, hiruna pertsonako taldeetan antolatu behar zarete.  Oinez edo ibilketa nordiko eginez parte hartzeko, berriz, nahikoa izango da banaka izen ematearekin.

Lasterketa solidario honetan parte hartzen duzun lehen aldia bada, ULMA kamiseta tekniko bat ere jasoko duzu. Aurreko urteetan jada parte hartu baduzu, ez ahaztu kamiseta ekartzea.

Animatu, eta ez utzi gerorako.

Urkulun elkar ikusiko dugu igandean. Helburuak merezi du!