Umeen tailerrak urtarrilean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Umeen tailerrak urtarrilean

Izan ere, guraso askok ULMAn lan egin beharko dute eta etxeko txikienak oraindik oporretan egongo dira.
Umeen tailerrak urtarrilean
2017/12/04

ULMA Fundazioak haurren tailerrak antolatu ditu urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean, ULMAko 5 eta 10 urte arteko umeentzat, 14:00etatik 18:00etara.

Izena emateko epea irekita dago, abenduaren 20 arte. Horretarako, galdetegi hau bete beharko da edo 943 250 300 telefonora deitu dezakezue.

Gehienez 50 ume onartu ahal izango ditugu. Gehiago izanez gero, 21ean zozketa egingo dugu familiaka eta egun horretan bertan jakinaraziko dizugu emailez lekurik izango duzun ala ez.

Oraingoan, tailerrak MU Enpresagintzan izango dira, Oñatin (ULMA Taldearen parean). Egun horietan unibertsitatean ikaslerik ez dagoenez, ULMAri espazio hau utziko diote, LEINN ikastaroko laugarren mailako ikasleekin lankidetzan antolatu baitira tailerrak. Izan ere, ikasle horiek dira begirale gisa ibiliko direnak, ekainean antolatu izan ditugun tailerretan bezala.

Tailer hauetan azalduko diegu non dauden bere aita eta ama,  “lan egitera noa” esaten dutenean.  ULMA zer den azalduko diegu, zer pasatzen den hor barruan, zergatik den ona ULMA Oñatin egotea…eta hau guztia beraien ikuspegitik. Animatu izena ematera. Oso ondo pasatuko dugu!

ULMA Fundazioak hain garrantzitsua den lanaren eta familiaren kontziliazioan lagundu nahi die familiei. Eta, data hauetan ere tailerrak antolatzea eskatu zeniguten, udakoez gain.