• Ulma Construction

ULMAren soluzio integrala Peruko Toromocho aire zabaleko meategiaren eraikuntzan

2019/03/14
Aire zabaleko meategi honen moduko proiektuek, askotariko eraikuntza asko baitituzte, askotariko soluzioak eta kasu bakoitzerako egokitutako produktuak ere behar dituzte.

Perun, non meatzaritzak BPGd-ren %14 baita, Toromocho proiektua garrantzitsuenetak bat da une honetan. Altuerako jarduera bat ere bada, 4.500 m-ko altueran dago-eta. Kalkulatzen da 1.500 milioi tona mineral erauzten dela bertan.

ULMAk enkofratuen eta aldamioen soluzio integral bat eskaini du, esaterako azpiegiturak, prozesatze eraikinak, birrinketa eraikina, sarbide tunelak eta errekuperazio tunelak eraikitzeko.

Birrinketa eraikinak, esaterako, 25 metro baino gehiagoko altuera dauka, eta proiektu honen instalaziorik adierazgarriena da. Eraikina gauzatzeko 20 MK zertxa erabili dira, 3,7 m eta 1,1 m-ko lodiera duen hegal bat. Eta hortik, 9 metroko altuera duen azken solairua egin da.

Egitura bertikalak egiteko, hau da, 1,5 metroko lodiera eta neurri konstanteak dituzten hormak egiteko, ORMA enkofratua erabili da, prestaketa batetik beste baterako denbora ahalik eta gehien murriztuta.

Horrelako eraikinetan, solairuen artean altuera eta lauza lodiera handia baitute, karga ahalmen handiak behar dira; 1.060 t-ra artekoak ere izan ohi dira lauzako. Eta ahalik eta erantzunik hoberena emateko, BRIO zinbria eta ALUPROP eskorak konbinatu dira.