ULMAren HWS babes perimetrala, Utrecht erdialdean, Herbehereetan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAren HWS babes perimetrala, Utrecht erdialdean, Herbehereetan

Hiriaren erdialdean, Geltoki zentraletik urrats batera, World Trade Center (WTC) eraikinak, 32.000 m²-ko azalera duenak, 70 metroko altuera edukiko du, 19 solairutan banatuta.
ULMAren HWS babes perimetrala, Utrecht erdialdean, Herbehereetan
2018/02/28

Eraikina WTCrik iraunkorrenetako bat da eta BREEAM Excellent ziurtagiria jasoko du bere diseinuagatik, erabiltako materialengatik eta eraikuntza metodoagatik. Bezeroak ULMAren enkofratze sistemekin eta aldamioekin aurretiaz edukitako esperientziak erabakigarriak izan dira proiektu honetan HWS babes perimetrala aukeratzeko.

Forma irregularrak, alaka biribilduak eta ertzak dituen eraikina da, beraz, HWSren moduko babes sistema bat behar du, berezitasun horietara egokitu baitaiteke, panelen artean konektore bat erabilita baino ez.

HWS sistema arina da, 41 kg/m2, eta horretaz aparte ez da beharrezkoa izan hormara ainguratzea. Kasu honetan garabi bidez jaso da, panelez panel, lauza bati lotutako buruen bitartez gidatuta.  HWS panelek bigarren solairuko perimetroaren zati bat estali dute eta perimetro osoa, berriz, laugarren solairutik 70 metroko altueraraino.

HWS babes perimetralarekin, lan egiteko guneak eratu dira, langileak eguraldi txarretik babestuta egoteko, bai eta altueraren efektu bisualatik eta eroriko posibleetatik babestuta egoteko ere, leku horretan jende asko baitabil oinez. Estalduran erabilitako sare metalikoak haizearen eraginak erdira murriztu ditu, argi naturala igarotzea oztopatu gabe.