ULMAN ere KLIKA! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAN ere KLIKA!

Klika Korrika! Kanpaina martxan da ULMA Taldeko kooperatibetan. Aurtengo edizioan ere ULMAk egoitzak dituen herrietan kilometro bana erosteko kanpaina bultzatzen ari gara langileen arteko diru-ekarpenen (5 euro) eta ULMA Fundazioaren arteko elkarlanaren bidez.
ULMAN ere KLIKA!
2019/03/27

Ekarpenak egiten dituzten Ulmakideen artean Korrika Kulturaleko zenbait ekitalditarako sarrerak zozkatuko ditugu!

ULMA kokatuta dagoen herri hauetatik ordu hauetan igaroko da Korrika:

  • Lazkao: apirilak 13, 07:00etan
  • Legazpi: apirilak 13, 10:57an
  • Oñati: apirilak 13, 12:13an
  • Otxandio: apirilak 14, 01:02an
  • Goiain (Legutio): apirilak 14, 06:09an

Horrez gain, martxoa amaieran, Korrikari, euskarari eta euskal kulturari buruzko lehiaketa jarri dugu martxan emailez, mugikor bidez edo paperean parte hartzeko aukera eskainiz. Beraz, egin KLIK eta parte hartu! Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean 3 urdaiazpiko zozkatuko dira.

Badator Korrika… Klika ULMA, Klika Korrika!