• Ulma Construction

ULMAko Showrooma Hots Abesbatzaren musika eta ahotsei harrera egiteko ezenatoki bilakatuta

2019/07/10
Duela bi urte Oñatiko Ganbara Faktoriak antolatutako "Oñati ezagutzen" kultur egitasmoaren baitan, Hots Abesbatzak kontzertua eskaini zuen ULMAko showroomean joan zen uztailaren 6an. Emanaldi horrek "Industrializazioa Oñatin" proiektuaren baitan bildutako kontzertu zikloa itxi zuen Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean.

Bi urtean behin gauzatzen den musika abentura hau, herriko ermitak aurkeztuz hasi zen, Artixa ondarearen defentsarako kolektiboaren laguntzarekin. Bi urte geroago industrializazioaren txanda izan da, industriaren historia eta jatorriari errepasoa eginez eta aurretik izandako antzinako burdinolak, errotak, tejeriak, fanderiak eta beste artisautzako ofizioak ezaguturaziz.

Argazkian Hots Abesbatza, ULMA Constructioneko Zuzendari Nagusi Aitor Ayastuyrekin batera, eta bertako partaide diren ULMA Constructioneko Elisabeth Igartua, Arantzazu Murua eta Gurutze Murua eta ULMA Packagingeko Jone Miren Aranburu eta Nagore Orueta.

Ondare historiko hau Oñatiko industrializazioari buruz argitaratutako liburu batean jasotzen da. Oñatiko Turismo eta Kultur Etxean eskuragarri egoteaz gain, ikastetxeetan eta ekainaren 29tik uztailaren 6ra bitartean eskainitako kontzertu ibiltarietan ere banatu da. Ikastetxea Kantarik, Ganbara Txikik, Ganbara Abesbatzak eta Hots Abesbatzak eskaini dituzte emanaldi horiek, Fagor Industrial, Cartonajes Arregi, Stadler eta ULMAn.

Horrela, abesbatzarentzat zein entzulearentzat ezohiko gunea izan arren, ULMAko Showroomak ondo bete zuen bere zeregina eszenatoki gisa, ordubetez duela hiru urte eskas sortutako eta 40 emakume eta gizon batek osatutako Hots Abesbatzaren ahotsak bere baitan babestuz. Hots Abesbatzak, Eli Mendiaraz Estalak pianoan lagunduta eta Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean hizkuntza eta garai ezberdinetako lanak eskaini zituzten, musika ziklo honi bukaera biribila emanez.

Hona hemen kontzertuaren erakusketa txiki bat:

Bi bihotz - J.Guerrero | Hots Abesbatza

Bring me little water - Arr. M. Smiley | Hots Abesbatza

Annabel Lee - E. Ugalde | Hots Abesbatza

Angelus - J. Elberdin | Hots Abesbatza

Argazkien eta bideoen egilea: Joxe Fernandez