• Ulma Architectural Solutions

ULMAko drainatze kanalak CO2-ko zero emisio dituen lehen eraikinean

2010/05/10
Eraikina Zaragozako Unibertsitateko Efizientzia Energetikoaren I+G+B Zentroaren egoitza da (CIRCE), eta bioeraikuntzako parametroei jarraitzen dien lehen eraikin publikoa da; bere oinarriak dira material naturalek ematen dituzten iraunkortasuna, ongizatea, harmonia eta proportzioak eskaintzea.

Eraikina Zaragozako Unibertsitateko Efizientzia Energetikoaren I+G+B Zentroaren egoitza da (CIRCE), eta bioeraikuntzako parametroei jarraitzen dien lehen eraikin publikoa da; bere oinarriak dira material naturalek ematen dituzten iraunkortasuna, ongizatea, harmonia eta proportzioak eskaintzea. Aldi berean, kostu energetikoak eta ingurumenekoak saihesten dira, CO2 emisioak zero izan daitezen. ULMA drainatze kanalen linearen
bidez parte hartu du proiektuan, eta U100K modeloko kanalak eman ditu, GN100KCA sareta galvanizatu eta ildaskatuarekin. Kanalak eraikina inguratzen duten plazetan jarrita daude, izan ere, hor uraren tratamendua berezia da, kanpoalde guztia, urmaelak barne, iragazkorrak dira, ura  berrerabili ahal izateko. Drainatze kanalak hormigoi polimeroz fabrikatuta daude, eta material hori birziklagarria eta berrerabilgarria da, ez du  kutsatzen eta kimikoki inertea da. Horrenbestez, bizitza zikloaren fase bakoitzean ingurumena babesten da, bai proiektuan, bai eraikinaren eraikuntzan, horren bizitza baliagarrian eta, are gehiago, erabili ondoko zaharberritzean ere. Proiektuaren aurrekontua 2,5 milioi euro izan da, eta diseinua duela 22 urtetik hona Huescako Pirinioetan bizi den Petra Jebens-Zirkel diseinatzaile alemaniarrak garatu du.

ULMAko drainatze kanalak CO2-ko zero emisio dituen lehen eraikinean

Zaragozako Unibertsitateko Efizientzia Energetikoaren I+G+B Zentroa