ULMAk soluzio integrala garatu du Peruko Pachachaca plantaren eraikuntza proeiktuan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAk soluzio integrala garatu du Peruko Pachachaca plantaren eraikuntza proeiktuan

Epe laburrekin, eguraldi txarrarekin eta altuera handian egin da lan, eta ULMAk egoki erantzun die baldintza horiei, proiektuaren planifikazioa eta gestioa eta produktuen kalitate egokiarekin.
ULMAk soluzio integrala garatu du Peruko Pachachaca plantaren eraikuntza proeiktuan
2018/09/21

Proiektu honekin, asko handitu da plantak Toromochoko planta kontzentratzailea hornitzeko duen ahalmena. Orain, 950 tona kare bizi baino gehiago hornitzeko gai da.

Proiektua bi etapatan bereizi da: Lehen etapa, karea erretzeko labeen aurremuntaketa; eta bigarrena, hornidura tunelak, karea erretzeko hiru labe, siloak eta beste eraikin batzuk gauzatzea. Eta, lanak eguraldi txarrarekin eta 4.000 m-ko altueran egin zirela alde batera utzita, emaitzak oso onak izan dira bezeroarentzat.

ULMAko taldeak enkofratuaren muntaketa berrikusi du une oro, eta horrek bermatu du operazioak emaitza onak edukitzea.