ULMAk soluzio integrala garatu du Iberiar Penintsulako tunelik zabalenean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAk soluzio integrala garatu du Iberiar Penintsulako tunelik zabalenean

Tunel berriaren heburua da Oportoko sarrera eta irteerako trafikoa nabarmen hobetzea. 19,2 m-ko zabalerarekin, meatzeko tunel hau Iberiar Penintsula osoko zabalena izango da.
ULMAk soluzio integrala garatu du Iberiar Penintsulako tunelik zabalenean
2017/06/28

A-4 autobidea zabaltzeko obren lehen fasearen barruan, proiektu honek 367 m-ko luzera duen beste galeria bat eraikitzea aurreikusten du, bai eta jada dauden galeriak birgaitzea eta hobetzea ere. Azpiegitura honen konplexutasunetako bat izan da bere kokapena, hiri gunean baitago. Hiriko tunelak dira eta arrisku geotekniko handiak, estaldura txikiak eta oso meteorizatutako granitozko  mendigune guneak dituzte..

ULMAko talde teknikoak soluzio integral bat garatu du bezeroarekin batera, hiru egitura diseinatuz lan guztiak optimizatzeko. Lehenengo, BRIO-MK aldamioko orga bat, tunel osoa inpermeabilizatzeko. Antzeko bigarren orga bat burdineria lanetarako. Kasu bietan ULMAren bi sistemarik moldakorrenak konbinatu dira, orga optimizatuak lortzeko eta proiektuaren eskakizunetara egokituak, egitura gaindimentsionatu beharrik gabe.

Eta bukatzeko, MK enkofratze orga sistema bat tunelean hormigoia bota ahal izateko. Irtenbide honek ibilgailuak pasatuko direla aurreikusi du, honelako proiektuetan beharrezkoa den moduan.. 12,1 metro luze, 10 m garai eta 19,2 metro zabal den MK enkofratze orga bakarra dauka, eta orga horrekin 3 hilabete behar izan dira tunela osorik egiteko. Lan erritmoek bezeroaren itxaropenak gainditu dituzte