ULMAk soluzio integrala garatu du Hisgaura tirante-zubiaren eraikuntza proiekturako — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAk soluzio integrala garatu du Hisgaura tirante-zubiaren eraikuntza proiekturako

Orografia zaileko lekuan dagoenez, obra honek Kolonbiako Boyaca eta Santander eskualdeen arteko konexioa hobetuko du.
ULMAk soluzio integrala garatu du Hisgaura tirante-zubiaren eraikuntza proiekturako
2017/05/12

2018an, Hisgaura tirante-zubia Hego Amerikan dagoen mota horretako zubirik luzeena izango da, 653 metroko luzerarekin eta 400 metroko bao batekin erdian.

ULMAk soluzio integrala garatu du proiekturako, lanak egoki planifikatuz eta obran laguntza eskainiz, eta enkofratu eta aldamioen sistema eta aplikazio egokiak erabiliz, pilare eta pilonoetarako, 0 dobelarako, hurbilpeneko baoetarako eta estriburako.

Bere geometria dela eta, BMK kontsola igokari finkoak eta artikulatuak konbinatu dira zati inklinatuetarako, eta kontsola mota biek atzera emateko sistemak dituzte. ENKOFORM VMK Habeen enkofratuak forma eman dio fusteari, bai kanpoaldetik, bai barrualdetik. Zuloetan, KSP barruko plataformak erabili dira eskuaira bereziekin, sekzio/forma aldaketetara moldatu ahal izateko.

Fuste bakoitzaren perimetro osoa estalita geratu da, 4 kontsola igokarirekin eta hiru plataforma mailarekin: bat, hormigoia botatzeko; beste bat, plataforma nagusia,  enkofratuak manipulatzeko eta plataforma batetik bestera igarotzeko; eta, hirugarrena,  materiala berreskuratzeko.  Plataforma horretatik BRIO eskailerara iristen da. Eskailera horrek pilare osoa hartzen du, zero kotatik punturik gorenera, hau da, 142 metroko altuerara.