• Ulma Construction

ULMAk SBU segurtasun plataforma berria diseinatu du eraikuntza lanetarako

2016/01/29
SBU Segurtasun Plataforma berria ULMA Constructionek diseinatu du, optimizazioa, moldakortasuna eta segurtasuna irizpideetan oinarrituta, bezeroak erabat seguru egon daitezen hormak altuera desberdinetan enkofratzen ari direnean.

SBU segurtasun plataformaren elementu batzuk BRIO Norabide anitzeko Aldamioak dituen berberak direnez, errazagoa da sinergia eta baliabideen optimizazioa handiagoa lortzea eta bateragarri diren sistemak sortzea. Elementu horiek EN 12810-1/2 y EN 12811-1/2/3 Europako segurtasun arauak ezartzen dutenaren arabera egiaztatuta daude, lanerako gune eta egitura seguruak sortzea ahalbidetzen duten arauak baitira.

Bezeroarengana bideratuta egoteko politikari jarraituz, ULMA Constructionen Berrikuntza eta Garapen lantaldeak SBU plataforma berria diseinatu du eraginkortasunari eta errentagarritasunari lotutako eskakizunak betez. Hala, plataformak pilatu egin daitezke, euskarria tolesgarria dutelako, eta horri esker garraiatzeko askoz leku gutxiago behar dute. Horrez gain, SBU plataformak lurrean muntatu daitezke enkofratzeko panel eta tentsore guztiekin batera, eta ondoren altxatu eta posizio bertikalean jarri. Horrela, beraz, muntaketa lana biltegian aurreratu daiteke, obran bertan muntaketa lanetan emango den denbora murriztuta.

SBU plataforma berriaren garapenak, azken finean, ULMA Constructionen departamentu guzti-guztiek beren Segurtasun Politika sendotu eta muntaketan lanetan eta obra gauzatzean langilea erabat babestuta egotea bermatzen duten sistemak eta elementuak eskaintzeko asmoz hartu eta barneratu duten konpromisoari erantzuten dio