ULMAk New Yorkeko Empire Outlet gunearen erailkuntza proiektuan parte hartu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAk New Yorkeko Empire Outlet gunearen erailkuntza proiektuan parte hartu du

Staten Islandeko ferry terminalean eta Manhattanetik 20 minutura dago New Yorkeko lehen Outlet merkataritza gunea eta bakarra
ULMAk New Yorkeko Empire Outlet gunearen erailkuntza proiektuan parte hartu du
2017/07/27

Gune hori must bat izango da turistentzat eta newyorktarrentzat. Gama altuko etxeen 100 denda baino gehiago, jatetxe eta taberna ugari ur ertzaren aurrean, 190 logelako boutique-hotel bat, ia 2000 m2-ko ekitaldi areto bat, 1250 lekuko aparkaleku bat eta New Yorken ikuspegi ederrak.

Honelako proiektuetan, eraikin mota bat baino gehiagoz osatuta baitaude, beharrezkoak izan ohi dira enkofratze sistema eta apeo moldakorrak eta muntatzen errazak eta azkarrak. ULMAk sistema mota biak hornitu ditu merkataritza gunerako, hotelerako eta aparkalekurako.

ULMAk MEGAFRAME zinbriaren 10.000 m² inguru hornitu ditu lauzen artean 7,5 metro altuera eta 70 cm-ko lodiera baino gehiago zuten guneetarako. Zinbria galvanizatuta dago eta hainbat marko neurri ditu eskatutako altueretara moldatzeko; beraz, ezin hobea da forma irregularrak dituzten lekuetarako, izan ere leku horietan sare formako ohiko sistemak ez dira oso errentagarriak.

Egitura bertikal guztiak eta horma perimetralak, zutabeak, igogailu zuloak edo eskailera zuloak MEGALITE enkofratuarekin egin dira. Enkofratu hori muntatzeko ez da beharrezkoa garabia erabiltzea, panelak arinak direlako. Produktu horren 1900 m² inguru erabili dira txandaka proiektuan, konfigurazio desberdinak egiteko, eta horri esker gauzatze lanak erritmo handian egitea lortu da.

Materiala hornitzean helburua izan da errendimendu handiak lortzea eta proiektua bezeroak ezarritako kronogramaren arabera gauzatzen zela ziurtatzea.