• Ulma Construction

ULMAk Mexikoko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasle talde baten bisita hartu du

2016/06/22
Pasa den asteazkenean, Gizarte Ekonomiarekin eta Enpresa Kooperatiboarekin lotura duten bi masterretatik etorritako ikasle talde batek ULMA lantegia eta ULMAren Showrooma bisitatu zituen.

Bi masterrek, bukaera aldean, aurreikusten dute 20 bat egunetan MONDRAGONeko ingurune kooperatiboan murgiltzea, bertatik bertara ezagutzeko esperientzia kooperatiboaren garapenaren gakoak. ULMA Construction eta ULMA Packaging dira unibertsitateko ikasle talde honen ibilbidea osatzen duten kooperatibetako bi, eta ikasle gehienak gizarte ekonomiako erakundeetan edo horietatik hurbil dauden unibertsitate eremuetan ari dira ikasten edo lanean.

ULMA Constructioneko lantegia eta Showrooma bisitatu zituzten Raul Garciaren eskutik eta, ondoren, eguna bukatzeko, ikasle taldeak Showroomaren gela batean  egin zen debate batean parte hartu zuen. Debateak lagundu egin zien errealitate kooperatiboa osatzen duten kontzeptuak errazago ulertzen, hala nola interkooperazioa, lidergoa, berrikuntza edo erakunde kultura.