• Ulma Construction

ULMAk Manhattaneko 40 Tenth Avenue eraikinaren eraikuntza proiektuan parte hartu du

2019/05/20
40 Tenth Avenue 10 solairuko bulego eraikin bat da, eta High Linen ondoan dago, Hudson ibaira begira, Manhattanen. Proiektu hau Meatpacking distrituan kokatuta dago, eta 13.000 m² ditu, horietatik 2.0000 m² aire zabalean eta 3.800 m² merkataritza gune bat osatuz, 10th Avenue-ren parean erakuslehio handi batekin.

Eraikina ingurunean erabat integratuta egoteko diseinatu da, eta ingurumenean eragin positiboa edukitzeko. Fatxada beiraz estalita dago, eta eredu geometriko trunkatu baten itxura duten izkinak ditu. Bere diseinuan oso kontuan hartu da eguzkiarekiko edukiko duen posizioa, itzalak ahalik eta gutxien izateko.

Forjatuen  1.300 m² egiteko, CC4 Aluminiozko lauzako enkofratu modularra eta ENKOFLEX egurrezko habeen enkofratua konbinatu dira.

Lauzen sistema biak bateragarriak dira eta konbinatu egin dira lan erritmoari eta ezarritako lan egutegiari eusteko. Bost metro baino gehiagoko altuerako lauzak zurkaizteko, ALUPROP aluminiozko puntalaizan da sistema ideala.