• Ulma Taldea

ULMAk "Laneratuz" hitzarmena berritu du Bidebarri eta Oñatiko Udalarekin batera.

2019/10/31
"Laneratuz" Oñatin gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko programa da, gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko laguntza.

Bidebarri enpresak, 1997an sortu zenetik Caritasen eta Udaletxearen eskutik, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko hainbat ibilbide eskaintzen ditu.

Hitzarmen honek diruz laguntzen du aipatutako kolektibo hori udalerriko enpresetan, 50 langiletik beherakoa. 20.000 euroko laguntza-lerro honek -Udalak eta ULMAk, hain zuzen ere, zenbateko osoaren erdia ematen dute –, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetatik datozen pertsonei aplikatuko zaie, uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartean.

Ekimen honekin, sustatzaileek gogoratu dutenez, udalerriko garapen sozioekonomikoa indartu eta enplegua sortu nahi da, gizarteratze helburuarekin.