• Ulma Taldea

ULMAk irabazi du Urban Mobility Challenge 2019

2019/10/31
ULMAk irabazi du Urban Mobility Challengeren III. edizioa, mugikortasun jasangarriarekin konprometitutako enpresa europarren online lehiaketa.

Guztira 27.053 km erregistratu ditu lanerako joan-etorrietan, eta 6 tona CO2 baino gehiago murriztea lortu du bere karbono aztarnan.

Neurketak irailaren 16tik urriaren 16ra bitartean hartu dira, Europako Mugikortasun Astearen hasierarekin bat etorriz.

Guztira 10.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute mugikortasun jasangarriarekin konprometitutako 21 enpresa eta 15 unibertsitateren arteko lehiaketan, eta 46 tona CO2 aurreztu dira.

Ciclogreen aplikazioarekin, lanera modu iraunkorrean –bizikletaz, oinez, patinez, partekatutako autoz edo garraio publikoz, auto pribatua erabili beharrean– egindako joan-etorriak monitorizatu dituzte parte hartzaileek. Horrela, modu ez-kutsatzailean egindako kilometroak enpresa edo unibertsitate bakoitzaren rankingean batzen dira.

Ciclogreen enpresak, ekimenaren enpresa bultzatzaileak, enpresa eta unibertsitateetarako antolatzen dituen lehiaketa batzuetan doan parte hartzeko aukera eskaintzen du, esaterako hauetan: apirilean antolatutako 30 egun bizikletan izeneko erronka, eta Urban Mobility Challenge lehiaketa, Europako Mugikortasun Asteari atxikitako jarduera.