• Ulma Handling Systems

ULMAK hazten jarraitzen du Frantzian bertan duen filialarentzako zuzendari berriaren iritsierarekin

2019/02/28
ULMA HANDLING SYSTEMSek Frantzian duen filialak zuzendari berria du pasa den abenduaz geroztik. David Garcia da zuzendari berria. Julian Garmendiak, aurretik Espainian postu hori zuenak, Frantzian jarraituko du izaten bere kargua, baina hemendik aurrera Garcia jaunarekin batera erantzukizunak partekatuta. Garcia jaunaren iritsierarekin asmoa da Frantziako filialaren hazkundeari eustea, azken bi urte hauetan hazkunde aurreikuspenak gainditu baititu. Filialak 29 langileri ematen die lana, salmentan, proiektu zuzendaritzan eta salmenta osteko zerbitzuan banatuta.

Garciak, funtsean, logistika munduan garatu du bere karrera profesionala, non azken 18 urte hauetan Soluzioen garapeneko aholkulari postua bete baitu barne logistikarako eta manutentziorako soluzio adimentsuen gama oso bat eskaintzen duen munduko lider batentzat, proiektuen definizioa bere gain hartuta batez ere Espainian eta Frantzian. 2014an eta 2015ean “giltza eskura” erako ekipo logistikoen soluzio osoen definizioaz arduratu zen (informatika eta ekipoak) bere taldearentzat garrantzitsuak ziren bi proiektutan, La Redouteren banaketa zentro batean eta Carrefourren Drive eskarien bi zentrotan.

Garcia jaunak, beraz, esperientzia handia dauka ULMA HANDLING FRANCEren buruzagitza hartzen duenean. Taldea oso presente dago Frantziako banaketa handian eta marka nagusi gehienak ekipatzen ditu. Ezaguna da, bereziki, biltegiratze automatikoan, produktu fresko eta izoztuen banaketan eta produktu askoko eskari robotizatuen prestaketan duen esperientziagatik.