• Ulma Construction

ULMAk eta bere bezeroek osatutako ekipoaren esperientzia eta balorazioa lehen pertsonan kontatuta

2019/05/07
Gauzatutako eraikuntza proiektu bakoitza ULMAren ekipo komertzial, produktibo, tekniko eta logistikoaren ezagutzen eta bagajearen zatia da, bezerora bideratuta baitago argi eta garbi eta obra bakoitzean parte hartzen duten agente guztiekin elkarlanean aritzen baita.

Zentzu horretan, ULMAk leku nabarmena eskaintzen die bere webgunean proiektu bakoitzaren profesional trebatuen talde bakarra osatzen duten ULMAko zein ULMAren bezeroen pertsonei, webgunean ahotsa eta protagonismoa emanda, beren esperientzia lehen pertsonan kontatzeko.

Elkarlan ona, lanak ezustekorik gabe gauzatzea, arreta bikaina, berrikuntza esperientziatik, erantzun azkarra, soluzio tekniko oso konplexuak, aholkularitza tekniko eta logisitiko osoa, soluzio praktikoak eta efizienteak, gogobetetzea, erabateko lankidetza, erabilgarritasun handia eta stocka, proaktibitatea, bezeroarentzako arreta zerbitzu ona, segurtasuna eta konfiantza. Horiek dira ULMAren bezeroak eta laguntzaileak hainbat eraikuntza proiektutan elkarlanean aritzen jarraitzera eta elkarlanak errepikatzera daramatzaten arrazoietako batzuk.

Gero eta zorrotzagoak, konplexuagoak eta garrantzitsuagoak diren eraikuntza proiektuei modu errentagarrian eta seguruan irtenbidea ematean hurbiltasuna, konpromisoa eta inplikazioa erakusten du ULMAk eta horrek egiten du ULMAk eskaintzen duen konfiantzako zerbitzua bezeroen eta lankideen aitortza edukitzea. Horiei guztiei eskerrak, ULMAren filosofiarekin bat egiteko, zeina talde lanean oinarritzen baita, eta beren balorazioak argi eta garbi adierazteagatik. Beraien iritziak inspirazio eta indar iturri dira  ULMA osatzen duten pertsonentzat, berrikuntzaren, sormenaren eta kalitatearen alde egiten jarraitzeko, enkofratuetan eta aldamioetan soluzio tekniko integrala eskaintzeko, soluzioaren diseinutik bertatik hasita materialaren horniketara eta obrako ikuskapenera arte.