ULMAk D4 Banaketa Zentruko logistika garatuko du, Uruguaiko farmazia laborategirik haundienaren logistika zentrua — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMAk D4 Banaketa Zentruko logistika garatuko du, Uruguaiko farmazia laborategirik haundienaren logistika zentrua

D4k, Uruguaiko Farmazia arloko banaketa enpresarik haundienak, biltegiratze automatikorako eta eskaerak prestatzeko sistema bat garatuko du ULMA Handling Systems-ekin lankidetzan. Logistikako sistema hau farmaziako 3 laborategi haundien artean sortuko den banaketa enpresa berri baten parte izango da.
ULMAk D4 Banaketa Zentruko logistika  garatuko du, Uruguaiko farmazia laborategirik haundienaren logistika zentrua
2013/11/28

Sistema logistikoak, kontenedorizazio prozesu bat izango du eta biltegiratze automatikoko 3 Fine Stocker eta 50 dpd-rekin osaturiko eskaerak prestatzeko sistema bat ere izango ditu. Proiektuaren helburua, automatizazioaren bidez, eskaerak prestatzeko sistema optimizatzea izan da.

Zalantzarik gabe, ULMAren ingenieritza lana nabarmentzekoa izan da bezeroak ULMAren aldeko apustua egiteko orduan.

Sistema logistiko berri hau 2014ko udazkenean hasiko da muntatzen eta urtearen amaierarako bukatua izango dela espero da.